Prentsarako deialdia

Foroak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu

Prentsa aurrekoa:
Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak
Noiz: Ostirala, maiatzak 27
Ordua: 9:30etatik-10:00etara
Non: Bolunta-ko 8. gelan (Ronda kalea z/g Bilbo- 3. solairua)

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak elkartegintza, hezkuntza eta erakundeen arloan dihartuten Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu Prentsa aurreko baten bitartez. Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatuko dira lehenengo jardunaldi hauek.
Egun bakoitzean eremu hauek landuko dira modu monografiko batean adituen eskutik, halaber, praktika onen adibideak ezagutuz

Gaikako Saioak

Lehenengo jardunaldian Elkarteen Eremuan oinarrituta finantziazio bilaketa edo fundraising-a burutzeko erremintak ezagutu eta arrakastatsuak izan diren adibideak landuko dira.

Bigarrenean, egungo Heziketan ematen diren kontraesan eta erronkak identifikatzen saiatuko gara.

Eta hirugarren jardunaldian, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EUDEL erakundeen eta Udalen ordezkariek bizikidetza planak eta arlo honekin lotura duten bestelako ekimenak aurkeztuko dituzte.

———————————————————————————–

Informazioa eta izen-emateak: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroarekin kontaktatu
688 80 17 94 edo foroasociacionesddhhypaz@gmail.com
www.foroderechoshumanos.org/eus

——————————————————————————————————————

Scroll To Top