Inicio / Atxikimendua

Atxikimendua

Foroko kide izan daitezke, dagokion eskabidea egin eta honako baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak:

  • Irabazi Asmorik gabeko Elkarte, Fundazio edota Erakundeak izatea, pertsonalitate juridiko propioa dutenak.
  • Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntza alorrean jardutea.
  • Legez eratuta egon eta dagokien administrazio erregistroan izena emanda egotea, EAEn egoitza edota ordezkaritza iraunkorra izanik.

Honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Sartzeko eskabidea, (modeloa deskargatu) idatziz Elkarteko bi erakundek abalatuta. Foroko Presidenteari zuzenduta egongo da.
  • Erakunde eskaera-egilearen Eraketa-akta.
  • Elkarteko estatutuen kopia, dagokion Erregistroaren ikus onespenarekin; horrekin batera, inskripzio hori indarrean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Erakundearen Legezko Ordezkariak egindako ziurtagiria, gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako printzipioak betetzen direla egiaztatu, eta erakunde eskatzailea arrazoi hori dela-eta administrazioaren zehapen edota bestelako zigor-prozeduraren baten mende ez dagoela baieztatzen duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako Elkarteen Foroan izena emateko inprimakia deskargatu.
  • r

Dokumentazio hori guztia bidali ostean, Zuzendaritza Batzordeari jakinaraziko zaio, onarpena edota ukoa eman dezan. Erabaki horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Batzar Nagusiaren aurrean.

Dokumentazio hori hona igorri beharko da, posta ziurtatu bidez:
Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako Elkarteen Foroa

Erronda Kalea z/g (5. zenbakiaren aurrean), 3. solairua

48005 Bilbo

Zalantzarik izanez gero, galdetu idazkaritza teknikoan:

Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako Elkarteen Foroa
foroasociacionesddhhypaz@gmail.com
Tel.: +34 688 80 17 94

Scroll To Top