Inicio / Archivos del Autor: Anna

Archivos del Autor: Anna

Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideak I. Jardunaldiak

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak antolatu ditu ekainak 6-8rako (Bizikidetzarako 5 Eremuaren baitan). Bertan, elkartegintza, hezkuntza eta erakundeetatik bizikidetza, bakea eta giza eskubideen arloak nola lantzen diren aztertu, sakondu eta esperientziak partekatu dira. 2016ko Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatu ziren lehenengo jardunaldi hauetan, Elkarteen Eremua, Hezkuntza Eremua eta Udal Eremua  landu ziren modu monografiko batean adituen eskutik, eta aldi berean praktika onen adibideak ezagutuz. Aurkezpenak Bideoak Irakurri gehiago »

Prentsarako deialdia Foroak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu Prentsa aurrekoa: Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak Noiz: Ostirala, maiatzak 27 Ordua: 9:30etatik-10:00etara Non: Bolunta-ko 8. gelan (Ronda kalea z/g Bilbo- 3. solairua) Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak elkartegintza, hezkuntza eta erakundeen arloan dihartuten Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu Prentsa aurreko baten bitartez. Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatuko dira lehenengo jardunaldi hauek. Egun bakoitzean eremu hauek landuko dira modu monografiko batean adituen eskutik, halaber, praktika onen adibideak ezagutuz Gaikako Saioak Lehenengo jardunaldian Elkarteen Eremuan oinarrituta finantziazio bilaketa edo fundraising-a burutzeko erremintak ezagutu eta arrakastatsuak izan diren adibideak landuko dira. Bigarrenean, egungo Heziketan ematen diren kontraesan eta erronkak identifikatzen saiatuko gara. Eta hirugarren jardunaldian, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EUDEL erakundeen eta Udalen ordezkariek bizikidetza planak eta arlo honekin lotura duten bestelako ekimenak aurkeztuko dituzte. ———————————————————————————– Informazioa eta izen-emateak: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroarekin kontaktatu 688 80 17 94 edo foroasociacionesddhhypaz@gmail.com www.foroderechoshumanos.org/eus —————————————————————————————————————— Irakurri gehiago »

EL FORO DE ASOCIACIONES DE EDUCACIÓN EN DERECHOS HUMANOS Y POR LA PAZ VIAJA A BARCELONA PARA EN REUNIRSE CON ENTIDADES DE DERECHOS HUMANOS Y PAZ

Aurtengo Lan Planarekin jarraituz, Foroa, Giza Eskubideak eta Bakea lantzen dituzten elkarteekin bildu da Bartzelonan, azaroaren 26 eta 27 bitartean. Bake Kulturan, Memorian, Bitartekaritzan eta Formakuntzan diharduten elkarteekin izandako bilerak esperientziak eta proiektuak bateratzeko baliagarria izan da oso. Foroko Zuzendaritza Batzordeko ordezkariak elkarte desberdineko egoitzetan izan dira: Azaroak 26 , osteguna: – ICIP (Kataluniako Bakerako Nazioarteko Institutoa) – NBE-ri zuzendutako Bake Gutuna – FUNDIPAU (Bakeran aldeko Fundazioa) – Centre d’estudis per a la Pau (Bakearen aldeko Ikerketa Zentrua) -Centro Cultura de Pau. (Bake Kultura Zentroa. Granollers-eko Udaletxea) – Mundu mailako justiziaren aldeko GGKO Federazioa (lafede.cat) – Memorial Democratic – Mediación y Convivencia (Bitartekaritza eta Elkarbizitza) Azaroak 27 , ostirala: – Escola Cultura de Pau (Bake Kultura Eskola) – Universitat Oberta de Catalunya (Kataluniako Unibertsitate Irekia) – Memorien Europar Behatokia – Districte 11_city to city – Mhic (Inmigrazioaren Museoa eta Aterpe-antiaereoa) – ACVOT (Elkarte Terroristen Biktimen Elkartea) Irakurri gehiago »

Azaroak 4 Udal Eremua: “Bizikidetzan esperientziak”

“Udal Eremua. Bizikidetzaren esperentziak” Eguna: 2015ko azaroaren 4an Ordua: 10:30etatik 13:30etara. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak, bizikidetza udal mailan hausnarketarekin jarraituz, azaroaren 4an mintegi bat antolatuko du, bizikidetza planak landu dituzten udalak ez ezik lantzen hasi nahi dituztenak ere inplikatuz. EAEko Bizikidetza eta Giza Eskubideekin lotura dauzkaten Udal Programak, Planak eta Ekimenak izenburua daukan ikerketatik abiatuz, udalek eurek edota irabazi-asmorik gabeko elkarteen laguntzarekin landutako adibideak aurkeztuko dira baita etorkizunean bizikidetzan parte-hartzeko erak ere. Horren inguruan gogoetarako gune bat partekatuko dugu, non, batetik, udaletxeek bizikidetzan izandako esperientziak azalduko dizkigute eta, bestetik, gure esperientziatik abiatuz, hausnarketak eta gogoetak egingo ditugu gaiaren inguruan, izandako zailtasunak, bailabideak eta bizipenak aipatuz. Halaber, lehenengo urratsak ematerakoan agertzen diren zailtasunak eta hauek ez ematekotakotan, zegatia aztertuz. Bizikidetzaren 5 Eremu izeneko ekintzaren barne antolatuko dugun jardunaldi honetara bereziki gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldia azaroaren 4an, asteazkena, Boluntako Ekitaldi-aretoan (Zabalbide, 1), Bilbon izango da 10:30etatik-13:30etara. Izen-ematea doakoa da. Irakurri gehiago »

Scroll To Top