Inicio / Prentsa-oharrak

Prentsa-oharrak

Prentsarako deialdia Foroak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu Prentsa aurrekoa: Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak Noiz: Ostirala, maiatzak 27 Ordua: 9:30etatik-10:00etara Non: Bolunta-ko 8. gelan (Ronda kalea z/g Bilbo- 3. solairua) Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak elkartegintza, hezkuntza eta erakundeen arloan dihartuten Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu Prentsa aurreko baten bitartez. Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatuko dira lehenengo jardunaldi hauek. Egun bakoitzean eremu hauek landuko dira modu monografiko batean adituen eskutik, halaber, praktika onen adibideak ezagutuz Gaikako Saioak Lehenengo jardunaldian Elkarteen Eremuan oinarrituta finantziazio bilaketa edo fundraising-a burutzeko erremintak ezagutu eta arrakastatsuak izan diren adibideak landuko dira. Bigarrenean, egungo Heziketan ematen diren kontraesan eta erronkak identifikatzen saiatuko gara. Eta hirugarren jardunaldian, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EUDEL erakundeen eta Udalen ordezkariek bizikidetza planak eta arlo honekin lotura duten bestelako ekimenak aurkeztuko dituzte. ———————————————————————————– Informazioa eta izen-emateak: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroarekin kontaktatu 688 80 17 94 edo foroasociacionesddhhypaz@gmail.com www.foroderechoshumanos.org/eus —————————————————————————————————————— Irakurri gehiago »

Scroll To Top