Iraganaren gaurkotasuna Memoria ikasketei buruzko sarrera kurtsoa

When:
April 6, 2018 @ 5:00 pm – 8:00 pm
2018-04-06T17:00:00+02:00
2018-04-06T20:00:00+02:00
Where:
museo de la Paz de Gernika
Foru Plaza
1, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
España

LABURPENA

Memoriaren inguruko ikasketak XX mendeko azken hiru hamarkadetan sorturiko fenomeno memorialistaren analisi kritikoa egiteko sortu ziren. Mundu akademikoan izan duten eragina izanda ere, disiplina arteko teoria eta proposamen kontzeptual berriek ez dute eragin lar izan espainiar testuinguruan. Hori dela eta, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta Gernikako Bakearen Museoak antolatuta – memorias en red elkartearekin elkarlanean (kurtsoaren irakaslegoa) kurtso hau antolatzearen beharra ikusten da, formazio leku bat izan dadin bai memoriaren ikasketen inguruko eztabaidan, bai elkartrukeen espazio gisa. Kurtsoa teoriko–praktikoa izango da eta gai hauetan lanean diharduten edo lan egin nahi duten ikerlari, ikasle, teknikari, aktibistei zuzentzen zaie. Kurtsoaren egitura, 2017ko urrian, Bartzelona Kultura eta memoriaren Born zentruan –Bartzelonako Institut des Passats Presents Kultur Institutoarekin elkar lanean– eginiko kurtsoaren harira Memorias en red-eko hezkuntza komisioak sorturiko egitura jarraitzen du. Kurtsoaren ezaugarri nagusiak diziplinartekotasuna eta ikuspegi trasnazionala dira.

EGITURA ETA HELBURUAK

Kurtsoa bost sesio teoriko ezberdinetan garatuko da, tailer praktiko batekin bukatuko delarik. Aurkezpen orokor baten ostean, memoria ikasketen inguruko alde konkretuak landuko dira gaian aditua diren pertsonek gidatuta. Kurtsoaren azken sesioa tailer praktikoa izango da, zeinetan, taldeka garatuko diren zenbait ikasketa kasu. Tailerraren xedea zera da, sesio teorikoetan azaldutako kontzeptu eta azalpenak praktikan jartzea. Egitura teoriko-praktiko honen helburua, ikasleek — memoriaren ikasketen ikuspuntuetatik— analisi eta galdera kritikoak garatzeko gai izatea da, beraien lan edo ikerketa ildoetan gero aplikatzeko aukera izan dezaten. Kurtsora inskribatutako ikasleek, gai hauetan duten edo ez duten ezagutza azaldu beharko dute baita zein den beraien lan eremua eta interesa, informazio guzti hau lan praktikoa planteatzeko orduan kontuan izan dadin. Kurtsora izena ematen dutenak, zenbait material eta irakurketa jasoko dute. Kurtsoaren sesio guztietan parte hartzen dutenek, partehartze agiria jasoko dute.

KURTSOAREN TOKIA

Gernikako Bakearen Museoa Foru Plaza 1, 48300 Gernika-Lumo Tel 946270213

Gaztelera

PROGRAMA


2018ko apirilaren 6a, ostirala

17:00- 17:30
Aurkezpena

Kurtsoaren antolatzaileen aurkezpena: Euskadiko Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren elkarteen Foroa eta Gernikako Bakearen Museoa. Kurtsoaren irakaskuntza lanetan arituko den Memorias en Red elkartearen aurkezpena.
Kurtsoaren aurkezpen orokorra

17:30-18:30

Lehenengo saioa: Zertaz ari gara memoriaz mintzo garenean?
Maria Chiara Bianchini

Saio honetan memoria kontzeptuaren aurkezpena egingo da. Historia, memoria, testigantza, eta kontaketen arteko ezberdintasun eta loturez mintzatuko gara “egia”-ren arazoaren aurrean. Memoria lantzeko modu ezberdinak aurkeztuko zaizkigu –memoria kolektiboa, soziala, historikoa, kulturala, borondatezkoa edo nahi gabekoa, aktiboa edota ezkutukoa— oroimen eta ahazturaren arteko dinamika dialektikoak ere jorratuko dira, isiluneak, errelatoak, traumak eta berrelaborazioak barne.

19:00-20:00

Bigarren saioa: Ahozko iturriak, memoria eta identitate narratiboa
Zoé de Kerangat, Eva Léger eta Sara Varela Mestre

Saio honetan memoriaz eta identitateaz mintzatuko gara ahozko iturrietatik abiatuta, ahozko iturriek iragana orainean duen errepresentazio eta berjabetzeen analisia egiteko iturri aproposa baitira. Elkarrizketa baten inguruan dauden elementuak identifikatzen saiatuko gara (ikertzailearentzako, elkarrizketatua den pertsonarentzako, ingurua…). Zenbait adibideetatik abiatuta, memoria koletiboaren baitan kokatzen diren ahozko norbanako errelatoak zelan eraikitzen diren itaunduko diogu geure buruari. Ahozko iturrien analisia egiteko klabe edo kode hauek, identitate narratibo nozioa lantzeko aukera emango digute zenbait herraminta erabiliz, zeinen bitartez norbanakoak iraganeko bere esistentziaren zenbait elementurekin koherentziaz beteriko narrazio bat antola dezakeen, bere oraingo bizitzari zentzua emanez.

2018ko apirilaren 7a, larunbata


10.00-11:00


Hirugarren Saioa:
Imajinak eta hitzak: memoriaren kontaketak errepresentazio eta performatibitatearen artean
Marije Hristova eta Lidia Mateo Leivas

Memoria, orainean metatzen den iragana da, izkutukoa edota mugimenduan dabilena. Zirkulatzen duten imajinek, hitzek, espresioek, keinuek, kontaketa sozialak eguneratzen dituzte eta memoria osatzen duten iraganaren testigantzak dira. Saio honetan, kulturak prozesu memorialista horretan duen paperaz mintzatuko zaizkigu, errepresentazioa eta espresioa, narratiba eta errelatoa, performatibitatea eta reenactment-ari buruz hitzeginez, literaturan, zineman edota herri adierazpenetan eman diren kasu paradigmatikoen adibideak jarriz.

11:30-12:30
Laugarren Saioa: Memoriaren politikak: kasu espainarraren inguruko hausnarketa kritikoak
Carlos Agüero
XXI. mendean, Espainiako lurralde ezberdinetako administrazio publikoek martxan jarri dituzten neurriak –iragan hurbil horren aintzatespen publikoa onartze bidean—biderkatu egin dira. “Memoriaren politika” hauen analisiak, zenbait arazo agerian jartzen dituzte, besteak beste, “iraganaren erabilera” horien inguruko hausnarketa baten beharra Gerra Zibilaren memoriari dagokionean baita oraintxuko beste memoria batzuekin erkatzen baditugu. Kasu espainiarra abiapuntutzat hartuta, saio honetan memoriaren politiken inguruan mintzatuko zaizkigu. Zein neurritan erabiltzen dituzte instituzioek biktimak eta iragana helburu partidistekin? Administrazioek bakarrik biktima batzuetaz arduratzen direnean, ez ote daude beste biktima batzuen haztura bultzatzen? Zerk alderatzen ditu ETAren biktimak eta gerra zibila eta frankismoaren biktimak? Politika publikoak ezar daitezke oraintxuko gure iraganaren benetazko bisio baten ikuspuntutik?

13:00-14:00

Bostgarren Saioa: Memoriaren praktikak: lekuak eta bisitariak
Ricard Conesa eta David González

“Memoria lekuak” espazio publikoan iraganeko oroitzapenez betetzeko borondatea adierazten dute. Memoria leku hauen sorrera prozesuak, kolektibo eta norbanakoen arteko borroka ideologiko-politikoarekin zerikusia du, prozesu historiko oso baten parte delarik ere. Bestalde, memoria leku horien eta euren bisitarien artean zenbait dialektika sortzen dira, horien ulermenak ondare mailako kategoria berrien sorkuntza suposatzen duelarik. Saio honetan Bartzelonako memoria espazioen berri emango zaigu: nortzuk parte hartu duten eta zein izan den bere eboluzioa franquismo garaian eta demokrazia garaian. Espazio hauen inguruan garatu diren praktika eta modelo turistikoak ere, modu kritiko baten analizatuko dira, nazio mailan eta nazioartean egon daitezkeen beste adibide batzuekin batera.

16:00-20:00

Seigarren Saioa: Memoria ikasketen inguruko tailer praktikoa
Irakasle guztiak

Kasu konkretuak lantzeko workshop edo tailer praktikoa izango da saio honetan egingo dena, aurreko saioetan aurkezturiko kontzeptu terorikoen ikuspuntuetatik analizatuak izango direnak. Tailer edo workshop honek, memoriaren ikasketen ikuspuntu eta kontzeptu ezberdinak kasu praktikoen bidez lantzeko aukera emango die partehartzaileei, euren lanetan aurrerago garatu ahal izango duten ikasketa praktiko bat eskeiniz.

IRAKASLEGOA

Memorias en Red, memoriaren ikasketetan interesaturiko ikerlarien nazioarteko elkarte independientea da. Sare edo elkarte honetako kideak memoria soziala eta kulturalaren diziplinarteko eztabaida sustatu nahi dute bai estatu mailan, bai memoria historikoaren gaiaren inguruko prozesuan. Elkarteak ikertzaileentzako elkarraldiak, pentsamendu eta interbentzio tailerrak, zinema emanaldiak, hitzaldiak, ikerketak eta argitalpenak antolatzen ditu. Gaur egun hogeitamar bat bazkide ditu elkarteak antropología, literatura, historia, artearen historia, kultura bisuala , zientzia politikoak, soziologia, kazetaritza eta arkeologia bezalako alorretan lan egiten dutenak. Sareak estatu mailako baita Frantzia, Belgika, Herbehereak, Italia, Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak , Txile eta Argentinako kideak ditu.

Scroll To Top