Inicio / Organización / FERNANDO BUESA FUNDAZIOA

FERNANDO BUESA FUNDAZIOA

FUNDACIÓN FERNANDO BUESA BLANCO / FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOA, ETAk 2000.urteko otsailaren 20an bere bizkar-zainarekin batera erahil zuen Fernando Buesa-ren oroimenez eta omenez Gasteizen sortutako eta irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Gure grina, Euskal Herrian dauden eta elkarrekin bizi izan diren sentimendu ezberdinekiko Fundazio irekia eta parte hartzailea izatea da; bizitzeko eskubidea, giza eskubideak, eta askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren baloreak modu eraginkor batean babesten dituzten eta hauengan sinesten duten munduko edozein tokitako herritar guztiei irekia. Fundazioa osatzen dugunok, foru hau gogoeta lasairako eta bilketarako toki bihurtu nahi dugu, baina baita balio demokratikoen finkapenean aurrera egiteko proposamen baikorrak eskeintzeko ere. Mende berri honetan, Fundazioak bizitzeko eskubidea eta giza eskubideak babestu eta hauengan sinesten duten herritar guztiak izpiritu bateratzaile batekin zerbitzatu ditzakela eta hala egin behar duela sinestuz lan egiten dugu; askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren baloreak ezezik, elkar ulertzeko jarrera baikorra agertzea ere defendatzen eta hauengan sinesten duten herritar guztiak zerbitzatu ditzakela, eta zerbitzatu behar dituela. Sakontasunean

Scroll To Top