Leizaolaren adibidea jarraituz, gure jardueraren zati garrantzitsu bat euskal gazteriari eskaini diogu, bai argitarapenen bidez, bai jardunaldi edota mintegien bidez. Ekintza hauen guztien antolaketarekin, gure asmoa errealitate desberdinak aurkeztu eta gazteak erreflexio bat egitera eta gizartean inplikatzera bultzatzea izan da. Gure ustez garrantzitsua da gure gazteak gurekin izatea, azken finean beraiek izango baitira gure gizartearen etorkizuna eta ilusiozko eta itxaropenezko mezu bat zabaldu behar zaie, gure garaietako erronken parte direla ulertaraziz. Sakontasunean