Inicio / Zer da foroa

Zer da foroa

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa 2007ko martxoan sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan lanean ari diren hainbat erakunde biltzen ditu. Herritarrengandik hurbil egon eta aniztasuna aintzat hartu nahi du bere lanean, beti ere bakearen kultura sendotzeko eta giza eskubideak sustatzeko asmoz.

Foroaren Xedea

1.EAEko erakundeen sarea gara, askotariko ideia zein jokaerak ditugu eta bakerako kulturaren nahiz eskubideen balioak partekatzen ditugu. 2.Gure erakunde kideei dagokienez, hausnarketarako, orientaziorako eta aholkularitzarako baliabideak eta guneak eskaintzen ditugu. Aldi berean, harremanak eta trukea ere suspertzen ditugu, sinergiak sortzeko asmoz. 3.Gizarteari dagokionez, topaketarako eta hausnarketarako guneak sustatzen ditugu hezkuntza eta gizarte mailan. Zabalkunderako lana ere garatzen dugu, giza eskubideak jakitera emateko. Izan ere, gure gizarteko elkarbizitza hobetzeko oinarrizko aktiboa dira. 4.Instituzioei dagokienez, aholkularitza, kontsulta eta kritika konstruktiboa garatzen ditugu giza eskubideen eta bakearen aldeko hezkuntzaren arloan sustatutako ekimenei begira. Horretarako, bete-betean lan egiten dugu, hori guztia eratu, garatu eta ezartzeko orduan.

Foroaren Ikuspegia

1. Erakunde solidoa, egonkorra, dinamikoa, aktiboa, eraldatzailea eta bideragarria izan nahi dugu, bakerako hezkuntzaren eta giza eskubideen arloan erreferentea izan dadin. 2. Gure erakunde kideei dagokienez, loturak indartu nahi ditugu, helburuak, proiektuak nahiz estrategiak partekatzeko eta beste erakunde eta sare batzuekin ere lan egiteko. 3. Gizarteari dagokionez, honakoen aldeko lanaren erreferenteak izan nahi dugu: ez-indarkeriaren kultura, elkarbizitza baketsu bezain demokratikoa eta indarkeriaren deslegitimazioa. Era berean, oroimen anitz eta bateratzailearen eraketa ere sustatu nahi dugu. 4. Instituzioei dagokienez, argi eta garbi dugu bakearen, giza eskubideen eta oroimenaren arloko politika publikoak eratzen, sendotzen eta garatzen jarraitu beharra dagoela eta eztabaida instituzionalean bete-betean parte hartu beharra dagoela.

Gure balioak

Foroaren eguneroko jardunaren oinarrian dauden balioak ondoko hauek dira: Giza eskubideak

  • Giza eskubideak sustatu eta defendatzen ditugu.
  • Giza eskubideen urraketak gaitzesten ditugu.
  • Benetako elkartasuna adierazten diegu giza eskubideen urraketak jasaten dituztenei.

Bakearen kultura

  • Hezkuntza eta ez-indarkeria sustatzen ditugu, aldaketa pertsonal eta sozialaren bultzatzaile moduan.
  • Harremanetako aniztasunean, errespetuan eta elkarrizketan oinarritutako elkarbizitza bultzatzen dugu.
  • Biktimen lekukotasuna nabarmentzen duen oroimen anitz bezain bateratzailea suspertzen dugu.

Indarkeriaren deslegitimazioa

  • Edonolako indarkeria terrorista gaitzetsi eta gutxiesten dugu.
  • Estatuek legez kanpo garatutako edonolako indarkeria gaitzetsi eta gutxiesten dugu.
  • Zilegizkoak ez diren indarkeriak salatzen ditugu: zuzena, egiturazkoa eta kulturala.

Lankidetza eta talde-lana

  • Jakintzak, esperientziak eta baliabideak partekatzen ditugu.
  • Batera, sormenez eta eraldaketa-bokazioz eratzen dugu.
  • Elkarren osagarri gara, eta bete-betean lan egiten dugu elkarrekin, Foroaren helburuak lortu ahal izateko.

Scroll To Top