Giza Eskubide eta Bake Elkarteen Foroko buletina Boletín Foro de Asociaciones de Educación en Derechos Humanos y por la Paz
|
Foroak bi urteko Lan Plana aurkezten du; 2015-2016
Eguna: Irailak 21
Tokia: Amara Ernest Lluch Zentru Kulturala (Donostia) Ordua: 09:30etatik-10:30etara Foroak prentsaurreko bidez 2015-2016ko Lan Plana aurkezten du Donostian Irailaren 21ean . Bizikidetzarako bakea eta giza eskubideen gaiak elkarrekin lantzeko asmoarekin eta lanarekin jarraituz, Bizikidetzarako bost Eremu direlakoak, Foroak hezkuntza, elkarte, politika, udal eta komunikazio arloetan eremuak antolatzen jarraituko du. 2015-2016 urtetan zehar Foroak bere elkarte kidei finantziazio- iturriak gehitzeko, formakuntza gehitzeko eta sare berriak lortzeko asmoarekin elkarraldi eta eremu desberdinetan parte hartzeko aukera zabalduko die.
|
Eguna: Irailak 21
Tokia: Amara Ernest Lluch Zentru Kulturala (Donostia) Ordua: 10:30etatik-13:30etara Izen-ematea Irailaren 21ean, Bakearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta Udal Eremuaren barne, Foroak EAEko Bizikidetza Planak jasotzen dituen ikerketa aukeztuko du Donostian. Jardunaldi irekia izango da bereziki udal eremuan lan egiten duten teknikari eta polikariei zuzenduta. Ikerketaren emaitzak aurkeztu ondoren, urte bukaeran, mintegi bat antolatuko dugu, bizikidetza planak landu dituzten udalak ez ezik lantzen hasi nahi dituztenak ere inplikatuz.
|
Zineforum
Datak: irailak 16 eta urriak 2
Tokia: Vitoria-Gasteiz Izen-ematea Zinhezba elkarte kulturalak antolatuta, Foroak haunarketa gune bana proposatzen ditu bi film luzen bitartez, zinearen bidez giza eskubideak lantzeko helburuarekin.
|
'U' Lab edo aldaketaren laborategia ezagutzeko tailerra
Eguna: urriak 7
Lugar: Gernika-Lumo Tailerraren helburua gure harreman eta profesional sistemaren transformazioa da, gure ekintzen iturritik. 'U' Lab Otto Scharmerrek ‘presencing’ oinarritutan sortutatu gizarte-teknologia da.
|
Giza eskubide eta bake eremuan diharduten beste lurraldeko elkarteekin elkarraldiakData: azaroak 26,27 eta 28
Tokia: Bartzelona Foroak Catalunya-ko eremu bera duten elkarteekin kontaktuak izan ditu esperientziak eta proiektuak trukatzen dituen elkarraldien agenda antolatzeko. Foroko ordezkari izango den delegazio batek Bartzelonara bidaiatuko du kataluniako elkarte desberdinekin lan bilerak izateko.
|
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzantzaren Elkarteen Foroak Hiroshimak eta Nagasakik jasotako bonbardaketa atomikoak gogoratu nahi ditu 70 urteurrenean. Bakea eta Giza Eskubideen alde diharduen Foro gisa, oraindik gaur egun munduko leku askotan errepikatzen diren sarraskiak salatuz. Efemeride honetan Japoniar herriarekin elkartasuna adierazi nahi dugu, halaber, modu batera edo bestera edozein bortxakeri mota jasan dituzten herrialdeekin, Foro moduan egunero lan egiten Hiroshiman eta Nagasakin Bigarren Guda Mundialan gertatutakoa berriro ez errepikatzeko. Gertakizun historiko hauek gogoratuz eta Hiroshima eta Nagasakiren biktimekin elkartasunean, Giza Eskubideen Foroak Bake Hezkuntzan eta Giza Eskubideen alde lan egitearen garrantzia azpimarratu nahi du, gertaera hauek berriro ez gertatzeko. Eta gure elkartasun solidarioa adierazi nahi diogu Hiroshima eta Nagasikasi-ko ikasleek munduan zehar 70. Urteurrenaren inguruan landutako Kids’ Guernica (http://www.kids-guernica.org/) ekimenari. Ekimen hauek beharrezko ekintzak bilakatzen dira Bake Kulturaren bidean.
|
Uztailak 1. Foroak antolatutako Estatu-mailako eta europako proiektuak ikerketa aurkeztu zuen. EDE Fundazioa, Europe Direct Bizkaia eta Kiribil Sarea parte hartu zuten.
|
|