Boletín Foro de Asociaciones de Educación en Derechos Humanos y por la Paz Giza Eskubide eta Bake Elkarteen Foroko buletina
|
Urriak 7. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak antolatuta Gernika Gogoratuz-ekin batera, “U”- lab edo Aldaketaren Tailerra izan zen Gernikan. Tailerrak baliabideak eskeintzen ditu eztabaidak eta elkarrizketak, prozesu deliberatiboak alegia, gatazkagabe eta emankorrak izan daitezen. ‘U’ Lab-en helburua aldaketa soziala eta banako eraldaketaren arteko lotura sortzea da. Funtsean, U Lab-ek geure kontzientzia maila zabaltzeko bitartekoak sartzen ditu edozein deliberazio prozesutan. Badaude teknikak arazoei aurre egiten dietenak, edo arazoak saihesten dituztenak, baina kasu honetan, geure perzepzioa, entzutea eta elkarrizketa garatu egiten ditugunez, ohiko debateaz haraindi eta enpatia- eta sorkidetza-mailetarantz,’U’Lab-ek arazoak eurak deuseztatu egiten ditu perspektiba zabalagoetan. Alex Carrascosa-k zuzenduta: Elkarrizketa prozesuetan laguntzailea eta “U”-Lab-en aritua – BatzART! (la Asamblea CreActiva), ‘Dia-Tekhnē metodologiaren sortzailea • “Elkarrizketa Arte”-aren bitartez
|
Irailak 21, Giza Eskubide eta Bakea eta giza eskubideen Foroak bi urteko Lan Plana aurkeztu du komunikabideen aurrean. Maria Eugenia Ramos-ek, asanbladan aukeratutako presidente berriak hurrengo bi urterako Foroko erronkak aurkeztu ditu. Horien artean bere elkarte kidei finantziazio- iturriak gehitzeko, formakuntza gehitzeko eta sare berriak lortzeko asmoarekin elkarraldi eta eremu desberdinetan parte hartzeko aukera zabalduko die. Halaber, ikerketak lantzako aukera emanez. Bizikidetzarako 5 eremu ekimenarekin jarraituko dugu. Eremu hauek hausnarketarako eta, halaber, bizikidetzarako bakea eta giza eskubideen gaietaz elkarrekin lantzeko eremuak dira: Elkartze-Eremua, Hezkuntza Eremua, Udal Eremua, Eremu Politiko-instituzionala eta Hedabideen Eremua. Gehiago irakurri
|
EHAko Bizikidetza Planak jasotzen dituen Ikerketaren aurkezpena
2015ko irailaren 21ean, Bakearen Nazioarteko Eguna, Donostiako Amara Kultur Etxean, Ernest Lluch-en Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak, Foroko kidea den Bakeolaren eskutik, EAEko Bizikidetza eta Giza Eskubideekin lotura dauzkaten Udal Programak, Planak eta Ekimenak jasotzen dituen ikerketa aurkeztu zuen. Ikerketa Bideoa
|
Haz clic aquí para añadir un título o texto.
|
Zineforum-aData: Iraailak 16 eta Urriak 2
Lekua: Gasteiz Foroko elkarte den Zinhezba elkarte kulturalak antolatuta, Foroak hausnarketa gune bana proposatzen ditu bi film luzen bitartez, zinearen bidez giza eskubideak lantzeko helburuarekin.
|
Giza eskubide eta bake eremuan diharduten beste lurraldeko elkarteekin elkarraldiak
Data: azaroak 26,27 eta 28 Tokia: Bartzelona Foroak Catalunya-ko eremu bera duten elkarteekin kontaktuak izan ditu esperientziak eta proiektuak trukatzen dituen elkarraldien agenda antolatzeko. Foroko ordezkari izango den delegazio batek Bartzelonara bidaiatuko du kataluniako elkarte desberdinekin lan bilerak izatek
|
Nazio Batuak aurtengo Nazioarteko Bake Eguneko gaia “bakerako elkartasunak, duintasuna guztientzat” izatea erabaki du. Talde sozialak (gobernuak, antolatuta dauden gizarteak eta ez daudenak eta gainerako talde sozialak). Zentzu honetan Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzareen Elkarteen Forotik azpimarratu nahi dugu bizirik ateratzeko gudako izugarrikerietatik ihes egiterakoan herrialdien aldetik eta batzutan ere hiritarren aldetik zailtasunak aurkitzen dituzten milaka errefuxiatuekin baterako lanaren garrantzia. Bakerako eta guztien duintasunarako elkartasunak eskatzen ditugu honelakoak berriro ere ez errepikatzeko. Jar gaitezen lanean koordinaturik, elkarlanean gizateriaren alde, kontzeptu hau era zabalean harturik.
|
|