Urriak 7. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak antolatuta Gernika Gogoratuz-ekin batera, “U”- lab edo Aldaketaren Tailerra izan zen Gernikan.
Tailerrak baliabideak eskeintzen ditu eztabaidak eta elkarrizketak, prozesu deliberatiboak alegia, gatazkagabe eta emankorrak izan daitezen. ‘U’ Lab-en helburua aldaketa soziala eta banako eraldaketaren arteko lotura sortzea da. Funtsean, U Lab-ek geure kontzientzia maila zabaltzeko bitartekoak sartzen ditu edozein deliberazio prozesutan. Badaude teknikak arazoei aurre egiten dietenak, edo arazoak saihesten dituztenak, baina kasu honetan, geure perzepzioa, entzutea eta elkarrizketa garatu egiten ditugunez, ohiko debateaz haraindi eta enpatia- eta sorkidetza-mailetarantz,’U’Lab-ek arazoak eurak deuseztatu egiten ditu perspektiba zabalagoetan.
Alex Carrascosa-k zuzenduta: Elkarrizketa prozesuetan laguntzailea eta “U”-Lab-en aritua – BatzART! (la Asamblea CreActiva), ‘Dia-Tekhnē metodologiaren sortzailea • “Elkarrizketa Arte”-aren bitartez