Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa Lehendakaritzan izan zen atzo Jonan Fernandez-ekin, Bake eta Bizikidetza Planari ekarpenak egin dituzten elkarte moduan.
Irailaren 10ean Jonan Fernandez-ek Plana azaldu zien Foroko kideei, bilera horretatik idatzi bat Foroko ekarpenekin ateraz.
Jonan Fernandezek balorazio positiboa egin du Bake eta Bizikidetza Planaren inguruan irekitako parte hartzeko prozesu zabalaren gainean eta Foroari eskertu dio bere parte-hartzea. Halaber, Plan-an izango diren aldaketen berri eman die, 28 dokumentu eta iradozkizunak jaso eta gero. Ekimenak aztertu ondoren, iraganak «min ematen» digula eta orainean islatzen den mesfidantza eragiten duela adierazi du Fernandezek, baina «etorkizuna bizikidetzan partekatzeko borondateak batzen» gaituela ere gaineratu du.