Aste honetan ALDARTE elkartea aurkezten dizuegu; Gay, Lesbiana eta Transexualen arreta zentrua da eta homosexualitatea, lesbianismoa eta transexualitatearen arloak jorratzen ditu. Horretarako, laguntza, hezkuntza eta sentikortasun baliabideak martxan jartzeaz arduratzen da. Aipatu baliabideak, gizarteari zuzenduta daude eta lesbiana, gay eta transexualen kolektiboaren inguruan dauden arazo eta gatazkek sortutako intolerantzia konpontzea dute helburu.
• Egoera ahulean dauden lesbiana, gay eta transexualen bizi-kalitatea hobetzea.
• Lesbiana, gay eta transexualen ikusgaitasuna edozein lekutan ahalbidetzea, ondorio negatiboak pairatzeko arriskurik izan gabe.
• Pertsonen genero eta desioaren orientazioari buruz gizarteak dituen aurreiritziak aldatzeko hezkuntza-baliabideak eta beharrezkoak diren herramintak bultzatzea.
• Egungo gizartean homosexualitatea eta transexualitatearen onarpenari begira, oinarrizko aldaketak lortzeko sentikortasun kanpainak egitea.
• Lege aholkularitza
• Ikerketa eta dokumentazioa
• Laguntza psikologikoa
• Counselling zerbitzua
• Berdindu
Lanean daramatzaten 18 urteotan eskarmentu handia hartu dute kolektibo horri loturiko hainbat gaitan, hala nola: adinekoak, emakumeak, ahalmen urritasunak, gazteak, etorkinak, tratu txarrak edo osasuna. Alor horietan guztietan, besteak beste, aritu dira eta bere esku hartzea berritzaile eta aitzindari gertatu da maiz.
Urteotan informazio eta aholku lan mota anitz eskaini diete, LGTBIQ alorrean, erakunde pribatu eta publiko askori: gida-planak berrikusterakoan sexu aniztasuna edota genero identitateak kontuan har zitzaten, edo sentsibilizazio kanpainak egiterakoan ideiak eskainiz, edota erakundeen web guneak aniztasun horretara egokitzeko aldaketak sustatuz. Hainbat eta hainbat ikerketa eta txostenetan ere hartu dute parte.
Zerbitzu hau jartzen dute abian; horren bidez, LGTBIQ kolektiboari loturik izan ditzakezuen ikerketa, laguntza, aholkularitza edo informazio beharrei erantzungo dieten baliabideak eskaini nahiaz.
Informazio gehiago
• Heziketa
• Aisialdi ekintzak
• Transexualitateari laguntza
• Emakumea eta lesbianismoa
• “Hemen ere zure lekua daukazu” programa
• “Diversidad sexual y Nuevas Familias” giza-hezitzaile proiektua
• HIESA-GIB-aren inguruko laguntza eta prebentzioa
• Lesbinismoaren inguruko erakusketa
• Kampainak
• Zaharrok
• Giza eskubideak= erakusketa