Aste honetan Bakeaz aurkezten dizuegu, bakea eta ekologiari buruzko ikerketan aritzen den elkartea da. 1992an unibertsitatearekin, bakezaletasunarekin, giza eskubideekin eta ingurumenarekin lotutako pertsonek sortu zuten, eta haren helburua hainbat gairi buruzko gogoetarako eta gizalegezko ekintzarako irizpideak ematea da; hala nola, nazioarteko harremanen militarizazioari buruz, ekonomi iraunkorrari buruz, politika hidrologikoei eta uraren kudeaketari buruz, Tokiko Agenda 21eko prozesuei buruz, kooperazio politikei edo bakerako heziketari buruz eta giza eskubideei buruz (www.escueladepaz.org). Jarduera horiek garatzeko, liburutegi espezializatua du; aditu sare zabal baten parte hartzeari esker, azterketak eta ikerketak egiten ditu; hainbat liburu eta berripaper teoriko sortatan, bere ikerketak eta nazioarteko erakundeen ikerketak argitaratzen ditu -besteak beste, Worldwatch Instituterenak, ICLEIrenak eta UNESCOrenak-; ikastaroak, mintegiak eta hitzaldi zikloak antolatzen ditu; elkarte, erakunde eta komunika bideei aholkuak ematen dizkie; egunkarietan eta aldizkari teorikoetan artikuluak argitaratzen ditu; eta mintegietan eta biltzarretan parte hartzen du.
*Oharra: Bakeaz-en lanari buruzko informazioa hau, aste gutxi arte izan denaren informazioa da. Gaur egun, elkartea, ekonomi arazoak direla eta, likidazio prozesuan dago.