Giza eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak antolatuta, Urriaren 2an, indarkeriaren Ezaren Nazioarteko eguna, Bizikidetzaren Erronkak agiriaren aurkezpena izango da Bilbon. Bizikidetzarako 5 eremuak ekintzaren hasiera gisa.
Eguna: Urriak 2
Ordua: 17:30-20:00
Lekua: Carlton Hotela, Bilbon.
Elkarraldi honekin, Foroak, bere lehentasunezko jarduera bati jarraiera ematen dio; elkarrizketak izateko gunea sortzea eta bizikidetza kolektiborako partaidetza, hain zuzen.
Jardunaldiaren helburua, lanerako eta hausnarketarako gune bat sortzea da , euskal gizarte gisa ditugun erronkak lantzeko; politiko, sozial eta elkarte mailan, bizikidetza hobeago bat lortzeko asmoz.
Abian jarriko dugun lehenengoa, gune politiko-instituzionala izango da, eztabaida politiko batekin, honako alderdi eta ordezkariak parte hartuz:
17:30etan: Ongi etorria, agurrak eta eremuaren aurkezpena.
Gorka Ruiz Jn., Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko Presidentea eta Bakeolako Koordinatzailea.
Jose Antonio Dorronsoro Jn., Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko Diruzaina eta Leizaola Fundazioko Presidentea.
17:45etan: “Bizikidetzaren Erronkak” agiriaren aurkezpena.
Gorka Ruiz Jn., Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko Presidentea eta Bakeolako Koordinatzailea.
18:00etan: “Alderdi Politikoen” ataleko hasiera.
Atalaren aurkezpen laburra eta txanden hasiera: Iker Merodio, Komunikazioan doktorea, IKTetan eta komunikazio politikoan aditua.
Parte-hartzaileak:
EAJ/PNV: Iñigo Iturrate Jn., legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeko bokala.
EH-BILDU: Juanjo Agirrezabala Jn., legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen lehendakariordea.
PSE-PSOE: Idoia Mendia And., legebiltzarkidea, Erakunde, Segurtasun eta Justizia batzordeko kidea.
PP: Carmelo Barrio Jn., legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko presidentea. Arabako Alderdi Popularreko bozeramailea.
UPyD: Gorka Maneiro Jn., legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeko bokala.
Ezker Anitza: Ángel Bao Jn., Ezker Anitza-EBko Lehendakaritzako kidea.
EQUO: José Ramón Becerra Jn., EQUO Euskadiko Bake eta eremu Politikoari buruzko Lan Talde koordinatzailea
Gutun honen bidez gurekin elkarraldian egoteko gonbidatu nahi zaitugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Foroko koordinazio teknikoarekin jar zaitezke harremanetan honako telefono zenbakian 688.80.17.94 edo helbide elektronikoan, foroasociacionesddhhypaz@gmail.com
Mila esker zure arretagatik.
Besarkada bero bat,
Gorka Ruiz Santana
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroaren Presidentea
Presidente del Foro de Asociaciones de Educación en Derechos Humanos y por la Paz