Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak, bizikidetza udal mailan hausnarketarekin jarraituz, azaroaren 4an mintegi bat antolatuko du, bizikidetza planak landu dituzten udalak ez ezik lantzen hasi nahi dituztenak ere inplikatuz.
EAEko Bizikidetza eta Giza Eskubideekin lotura dauzkaten Udal Programak, Planak eta Ekimenak izenburua daukan ikerketatik abiatuz, udalek eurek edota irabazi-asmorik gabeko elkarteen laguntzarekin landutako adibideak aurkeztuko dira baita etorkizunean bizikidetzan parte-hartzeko erak ere.
Horren inguruan gogoetarako gune bat partekatuko dugu, non, batetik, udaletxeek bizikidetzan izandako esperientziak azalduko dizkigute eta, bestetik, gure esperientziatik abiatuz, hausnarketak eta gogoetak egingo ditugu gaiaren inguruan, izandako zailtasunak, bailabideak eta bizipenak aipatuz. Halaber, lehenengo urratsak ematerakoan agertzen diren zailtasunak eta hauek ez ematekotakotan, zegatia aztertuz.
Bizikidetzaren 5 Eremu izeneko ekintzaren barne antolatuko dugun jardunaldi honetara bereziki gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldia azaroaren 4an, asteazkena, Boluntako Ekitaldi-aretoan (Zabalbide, 1), Bilbon izango da 10:30etatik-13:30etara.
Izen-ematea doakoa da.