Foroa

Foroari buruz
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa 2007ko martxoan sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan lanean ari diren hainbat erakunde biltzen ditu.
Helburua
Herritarrengandik hurbil egon eta aniztasuna aintzat hartu nahi du bere lanean, beti ere bakearen kultura sendotzeko eta giza eskubideak sustatzeko asmoz.
Foroaren Xedea
1.
EAEko erakundeen sarea gara, askotariko ideia zein jokaerak ditugu eta bakerako kulturaren nahiz eskubideen balioak partekatzen ditugu.
3.
Gizarteari dagokionez, topaketarako eta hausnarketarako guneak sustatzen ditugu hezkuntza eta gizarte mailan. Zabalkunderako lana ere garatzen dugu, giza eskubideak jakitera emateko. Izan ere, gure gizarteko elkarbizitza hobetzeko oinarrizko aktiboa dira.
2.
Gure erakunde kideei dagokienez, hausnarketarako, orientaziorako eta aholkularitzarako baliabideak eta guneak eskaintzen ditugu. Aldi berean, harremanak eta trukea ere suspertzen ditugu, sinergiak sortzeko asmoz.
4.
Instituzioei dagokienez, aholkularitza, kontsulta eta kritika konstruktiboa garatzen ditugu giza eskubideen eta bakearen aldeko hezkuntzaren arloan sustatutako ekimenei begira. Horretarako, bete-betean lan egiten dugu, hori guztia eratu, garatu eta ezartzeko orduan.
Foroaren Ikuspegia

Giza eskubideak
- Giza eskubideak sustatu eta defendatzen ditugu.
- Giza eskubideen urraketak gaitzesten ditugu.
- Benetako elkartasuna adierazten diegu giza eskubideen urraketak jasaten dituztenei.

Bakearen kultura
- Hezkuntza eta ez-indarkeria sustatzen ditugu, aldaketa pertsonal eta sozialaren bultzatzaile moduan.
- Harremanetako aniztasunean, errespetuan eta elkarrizketan oinarritutako elkarbizitza bultzatzen dugu.
- Biktimen lekukotasuna nabarmentzen duen oroimen anitz bezain bateratzailea suspertzen dugu.

Lankidetza eta talde-lana
- Jakintzak, esperientziak eta baliabideak partekatzen ditugu.
- Batera, sormenez eta eraldaketa-bokazioz eratzen dugu.
- Elkarren osagarri gara, eta bete-betean lan egiten dugu elkarrekin, Foroaren helburuak lortu ahal izateko.
Atxikimendua
Foroko kide izan daitezke, dagokion eskabidea egin eta honako baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak:
Honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
-
- Sartzeko eskabidea, (modeloa deskargatu) idatziz Elkarteko bi erakundek abalatuta. Foroko Presidenteari zuzenduta egongo da.
- Erakunde eskaera-egilearen Eraketa-akta.
- Elkarteko estatutuen kopia, dagokion Erregistroaren ikus onespenarekin; horrekin batera, inskripzio hori indarrean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Erakundearen Legezko Ordezkariak egindako ziurtagiria, gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako printzipioak betetzen direla egiaztatu, eta erakunde eskatzailea arrazoi hori dela-eta administrazioaren zehapen edota bestelako zigor-prozeduraren baten mende ez dagoela baieztatzen duena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako Elkarteen Foroan izena emateko inprimakia deskargatu.
Dokumentazio hori guztia bidali ostean, Zuzendaritza Batzordeari jakinaraziko zaio, onarpena edota ukoa eman dezan. Erabaki horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Batzar Nagusiaren aurrean.
Dokumentazio hori hona igorri beharko da, posta ziurtatu bidez:
Giza Eskubideen eta Bakearen Hezkuntzako Elkarteen Foroa
Erronda Kalea z/g (5. zenbakiaren aurrean), 3. solairua
48005 Bilbo