Aste honetan Eraldatzen elkartea aurkezten dizuegu, Urola Garaia eskualdean, berdintasun politikak bultzatzeko helburuarekin sortutako erakundea da. Halaber, bere ekintzen artean, emakumeen aurkako indarkeriaz jabetu gaitezen eta egoera hauek baztertzeko egiten du lan, diskriminazio egoerak salatuz, orokorrean Giza Eskubideen alde egin eta emakumeen alde bereziki eta heziketa tailerrak burutu.