Prentsa Oharra
GIZA ESKUBIDE ETA BAKE HEZKUNTZAREN ELKARTEEN FOROAK
BAKEA, BIZIKIDETZA ETA GGEE ARLOKO BALIABIDE GIDA AURKEZTEN DU
Gaur irailak 21, Bakearen Nazioarteko eguna dela eta, http://www.un.org/es/events/peaceday, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak gida bat aurkezten du. Katalogo honetan, Foroko elkarte ezberdinek Bakea, Bizkidetza eta Giza Eskubideen arloan eskaintzen dituzten baliabide didaktiko, eskuhartze programa, hezkuntza arloko baliabideak nahiz bibliografikoak aurkezten dira.
Gida honekin, modu grafikoan eta errazean, Foroaren partaide diren entitateen baliabideak erakutsi nahi dira: bai herritarren edota beste erakunde batzuen eskura dauden baliabideak, esate baterako, argitalpenak, gidak, etab., eta bai pertsonen eta erakundeen eskaeren arabera garatzen diren baliabide haiek ere, hala nola, ikastaroak, tailerrak, materialak edota beste zerbitzu edo esku-hartze batzuk, guztiak ere Bakea, Bizikidetza eta/edo Giza Eskubideak gaitzat dituztenak.
Gidak erraz erabiltzeko eta kontsultarako dokumentua izan nahi du, alor honetan baliabideak bilatzen dituzten pertsona, entitate edo erakundeentzat.
Honela, baliabideen bilaketa arinari begira, kategoriatan antolatu da gida. Zentzu honetan, lau aukera ezarri dira:
Sentsibilizazioa eta prestakuntza: ikastaroak, tailerrak, mintegiak, jardunaldiak…
Argitalpenak eta dokumentazio-zentroak: txostenak, saiakerak, gida didaktikoak…, eta baita liburutegiak, artxiboak, dokumentazio-zentroak eta antzekoak ere.
Baliabide didaktikoak: bideoak, CDak, web orriak, erakusketak, aplikazioak, jokoak, material hezigarriak…
Esku-hartzea: aholkularitza, bitartekaritza, errazte-lanak…
Gida hau on line topatu dezakezu:
Dohako esteka BAKEA, BIZIKIDETZA ETA GGEE ARLOKO BALIABIDE GIDA deskargatzeko
——————————————————————————
Informazio gehiago behar izan ezkero, jar zaitez harremanetan Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroarekin; 636 378 632 edo eta