Aste honetan Fernando Buesa Blanco Fundazioa aurkezten dizuegu, ETAk 2000.urteko otsailaren 20an bere bizkar-zainarekin batera erahil zuen Fernando Buesa-ren oroimenez eta omenez Gasteizen sortutako eta irabazi asmorik gabeko erakunde bat da.
Bere grina, Euskal Herrian dauden eta elkarrekin bizi izan diren sentimendu ezberdinekiko Fundazio irekia eta parte hartzailea izatea da; bizitzeko eskubidea, giza eskubideak, eta askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren baloreak modu eraginkor batean babesten dituzten eta hauengan sinesten duten munduko edozein tokitako herritar guztiei irekia.
Baloreen Hezkuntzako lanarekin jarraituz, Fernando Buesa Fundazioa 10 eta 14 urte bitarteko umeentzako bideo-joko bat sortu du, Manrais jokoa. Bideo-joko horren bidez Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hainbat artikulu erakutsi nahi zaizkie, hain zuzen ere, haien errealitatetik gertuen daudenak.
Bere argitalpen propioak dauzkate eta, halaber, dokumentazio zentrua eta hemeroteka, helburu nagusitzat terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak biltzea, editatu eta zabaltzea izanik, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.
Hurrengo ekintzak