• Ronda s/n , 3ª planta, 48005 Bilbao
  • 688 801 7 94
  • foroasociacionesddhhypaz@gmail.com
  • Hasiera
  • Foroa
  • Erakundeak
  • Berriak
  • Ekintzak
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
  • Agenda
  • Komunikazioa
    • Buletinak
    • Prentsa-oharrak
  • Harremanetarako
  • Dokumentuak
  • OnLine ikastaroa
  • Castellano
  • Euskara
  • English

GERNIKA GOGORATUZ BAKEAREN IKERKUNTZARAKO ELKARTEA

27/01/2014

GGGLOGO

Aste honetan Gernika Gogoratuz, Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa aurkezten dizuegu. 1987an sortu zen, Gernikako Bonbardaketaren 50. Urteurrenean.  Memoriaren alorrean eta bakearen aldeko kulturaren alorrean aritzen da. Gernika Gogoratuz Fundazioak babesten du Zentroa.  Helburua da “hausnarketa zientifikotik sortutako edo horretan oinarritutako ekarpenekin, eta Gernika hiriari eta ikurrari lotuta, bake askatzailea eta justua bultzatzea mundu mailan eta, bereziki, Euskal Herrian; horrela, Gernikan Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa ezartzeari buruz 1987ko apirilaren 10ean Eusko Legebiltzarrak onartutako ez-legezko Proposamena betez”. Ikerketa, prestakuntza eta esku-hartze komunitarioaren arloan garatzen ditu bere jarduerak, bi lan-ildoen bitartez. Bakearen Sinbologia eta Eguneroko Bizitza eta Bakea




BAKEAREN SINBOLOGIA

Gernika Gogoratuz zentroaren helburua da Gernikaren ikurra aberastea, bakearen aldeko hausnarketa akademikoaren eta gizarte ekintzaren bitartez.  Gernika-Lumo hiriak garrantzi historiko eta kultural handia dauka; izan ere, UNESCOk Bakearen Hiria izendatu zuen Europako eskualdetik (2002-2003). Beraz, memoriarako gune nagusia da haren irudikapen sinbolikoak eta ekintza komunitarioa aztertzean, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Kulturari ekarpena egiteko. Helburuak

  • Topaketa eta hausnarketa guneak antolatzea.
  • Bakearen aldeko ikerketa eta ekintza berritzailea sendotzea, unibertsitateekin, gizarte-erakundeekin eta instituzioekin elkarlanean.
  • Nazioarteko kooperazio programetan parte hartzea, lan sareak sendotuta. Europa eta Latinoamerika.

EGUNEROKO BIZITZA ETA BAKEA

  Eguneroko bizitzan agertzen dira, ekintza bakoitzean eta portaera bakoitzean, besteekin eta naturarekin ezarri ditugun harremanak, gure beharrak asetzeko une historiko zehatz batean.     Eguneroko bizitza oso eremu egokia da gizartearen eraldaketa sakonean esku hartu, ikertu eta lantzeko, diziplina anitzeko ikusmolde batetik, betiere Bakearen aldeko Kultura eraikitzeari begira.

Helburuak

    r

  • Gure inguruko errealitate normalizatuan esku hartzea, esku-hartze komunitarioko programen bitartez, gatazkak eta eguneroko egonezinak deskodetu ahal izateko, eta horiek eraldatzeko behar diren irizpideak eta elementuak ekartzeko.
  • Pertsonen protagonismo indibiduala eta soziala sustatzea, haien gaitasun eratzailea berreskuratuta eta garatuta.
  • Taldea indartzea hausnartzeko eta ikasteko gune bezala, eraldaketak egiteko gune pribilegiatu bezala.

Dokumentazio zentroa eta liburutegia

Zentroak liburutegi espezializatua, hemeroteka, bideoteka eta artxibategia ditu. Dokumentu-funtsak 8807 erregistro automatizatu ditu. Liburutegiak 4077 monografia, 208 unitate didaktiko eta 336 ikus-entzunezko baliabide katalogatuta ditu.             Gernika Sarea izeneko proiektu editoriala zuzentzen du. Marko horretan 13 monografia eta 17 lan-dokumentu argitaratu dira. Beste bilduma bibliografikoen eta ikus-entzunezko ekoizpenen alorrean, 25 obra monografiko eta ikus-entzunezko material argitaratu dira guztira.  

Kideak

  • Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzako Elkarteen Foroa, 2007tik.
  • Bakearen Ikerketarako Espainiako Elkartea, 1997tik.
  • Kontzientzia Lekuen Nazioarteko Koalizioa, 2012tik.
  • Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak, 2005etik.
  • Gernikako Astra Koordinadora, 2007tik.
  • BILGUNE Sarea.  Gernikatik Mundura, Ideasur, Gernika Gogoratuz, 2003tik.
  • Busturialdeko Immigrazio Foroa, 2010etik.
  • Urdaibaiko Patronatuaren Biosfera Erreserbaren Kooperazio Kontseilua, 1996tik.

Lankidetza unibertsitateko master hauekin

  • Unibertsitateko Masterra Nazioarteko Kooperazio Deszentralizatuan:  Bakea eta Garapena. Agenda globalaren azterketa eta kudeaketa EHUko Nazio Batuen sistemaren markoan.
  • Unibertsitateko Masterra Giza Eskubide eta Demokratizazioan. Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko EMA Masterra.
  • Nazioarteko Masterra Castelloko Jaume I Unibertsitateko Bake, Gatazka eta Garapenaren Ikasketetan.

Praktika akademiko eta sozialetarako hitzarmenak

  • EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
  • Pontificia Universidad Javeriana.  Politika Zientzia eta Nazioarteko Harremanen Fakultatea, Kolonbia.
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua eta San José de Calasanz Ikastetxea (Santurtzi). Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua eta IFES (Bilbo)

HURRENGO EKINTZAK ETA PROIEKTUAK 2014

Topaketa eta hausnarketa guneak

  • Memoria Historiko eta Antimilitarismoari buruzko Gernikako II. Jardunaldiak Hausnarketa eta adierazpide artistikorako jardunaldiak, armen salerosketa salatzeko. Antolatzaileak: Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz eta Ideasur, Gernika-Lumoko Astra koordinadora, Kultur Etxe eta Udalaren laguntzarekin.
  • Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXIV. Jardunaldiak. Programa akademiko, sozial eta kulturala, Gernikako Bonbardaketa oroitzeko ekitaldien markoan. Urtero egiten da, hurrengoekin lankidetzan: Gernika-Lumoko Udala, Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritza eta Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, EHUko Masterra, Deustuko Unibertsitateko NOHA Masterra, Castelloko Jaume I Unibertsitateko Masterra. Apirilaren 26tik 29ra.
  • Gernikako Arte eta Bakearen Nazioarteko VI. Topaketa. Antolatzaileak: Gernikako Bakearen Museoa, Kultur Etxea eta Gernika Gokoratuz, Gernika-Lumoko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin lankidetzan. Gernika-Lumon, azaroaren 27 eta 28an.

Hezkuntza programak eta proiektu komunitarioak

  Tokian-tokian

  • Heziketa ibilbideak “Memoria eta artea
    bakearen pedagogia bezala”.
    Bigarren hezkuntzako ikasle, unibertsitateko ikasle eta irakasle eta ikertzaileen bisitak koordinatzea.  Bakearen Ikerketa Zentroan harrera, eta Gernikako interes historikoko lekuak bisitatzea (Gernikako Arbola, Batzar Etxea, Gernikako Bakearen Museoa, Astra Sormen Sozialerako Fabrika…).
  • Gernika-Lumoko elkarbizitzarako Plan Integrala: Esku-hartze komunitarioa, aniztasuna eta elkarbizitza.  Planak ezagutza sustatzeko eta udal baliabideak erabiltzeko jarduerak hartzen ditu barne. Hausnarketa bultzatzen da kultura-artekotasun eta gazteria gaietan, eta elkarte-ehuna indartzeko sareak sortzea sustatzen da.
  • Heziketa programak genero berdintasunerako politiketan Bilgune Sarearen markoan (Gernikatik Mundura, Ideasur eta Gernika Gogoratuz). Heziketa ikastaroak: “Gaur gizona izatea, isildutako problematika”, “Nerabezaroan hazten laguntzea”, “Gurasoen tailerra, aniztasun eta berdintasunean hazten lagunduz”.

Nazioartean

  • Leku sinbolikoak eta memoriaren ibilbideak. Gernika – Pforzheim 1989-2014 senidetzearen 25. urteurrena. Gizarte, kultura, arte eta kirol arloko ekimenetan laguntzea.
  • Garapen, memoria eta bakearen aldeko kooperazioa. Bilgune Sarearen markoan (Gernikatik Mundura, Ideasur eta Gernika Gogoratuz).  Eusko Jaurlaritzako giza eskubideen defendatzaileak babesteko programan eta Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan parte hartzea.

Artículos relacionados

17/06/2021

Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten


Leer más
24/05/2021

MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO


Leer más
26/04/2021

Deialdia: murriztu dezagun gastu militarra · Defendatu ditzagun jendea eta planeta


Leer más

(Castellano) Buscar…

Recent Posts

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA

(Castellano) Facebook

(Castellano)

Foro de Asociaciones de Educación en DDHH y por la Paz de Euskadi

(Castellano) Twitter

(Castellano) Tweets por @ddhhypaz

Azken Ekintzak

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten
    17/06/2021 12:13
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO
    24/05/2021 10:50
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA
    24/05/2021 10:41

Azken Berriak

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten 17/06/2021
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO 24/05/2021
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA 24/05/2021
  • Deialdia: murriztu dezagun gastu militarra · Defendatu ditzagun jendea eta planeta 26/04/2021
  • Urtarrilak 30. Indarkeriarik Gabeko eta Bakearen Eguna. Afaloste+AfalosteON aurkepena 30/01/2021

Erakundeak

(Castellano) EMIGRADOS SIN FRONTERAS
(Castellano) EMIGRADOS SIN FRONTERAS
ONGIZATE
ONGIZATE
MOVILTIK
MOVILTIK
EMIGRAD@S SIN FRONTERAS
EMIGRAD@S SIN FRONTERAS
MUJERES DE COLORES Asociación
MUJERES DE COLORES Asociación
(Castellano) BAKETIK. Procesos de transformación con sentido ético
(Castellano) BAKETIK. Procesos de transformación con sentido ético
OSAGINEZ-Crecer en Salud Elkartea
OSAGINEZ-Crecer en Salud Elkartea
AMEKADI
AMEKADI
(Castellano) BIZIGAY. Asociación para la diversidad y libertad sexual
(Castellano) BIZIGAY. Asociación para la diversidad y libertad sexual
GEUZ. GATAZKA ERALDATZEKO UNIBERTSITATE-ZENTROA
GEUZ. GATAZKA ERALDATZEKO UNIBERTSITATE-ZENTROA
FERNANDO BUESA FUNDAZIOA
FERNANDO BUESA FUNDAZIOA
ZINHEZBA KULTUR ELKARTEA
ZINHEZBA KULTUR ELKARTEA
UNESCO ETXEA. EUSKAL HERRIKO UNESCO ZENTROA
UNESCO ETXEA. EUSKAL HERRIKO UNESCO ZENTROA
MÚSICOS SOLIDARIOS SIN FRONTERAS ELKARTEA
MÚSICOS SOLIDARIOS SIN FRONTERAS ELKARTEA
JESUS MARIA LEIZAOLA ELKARGOA
JESUS MARIA LEIZAOLA ELKARGOA
ITAKA ESCOLAPIOS FUNDAZIOA
ITAKA ESCOLAPIOS FUNDAZIOA
IKERTZE KULTUR ELKARTEA
IKERTZE KULTUR ELKARTEA
GERNIKA GOGORATUZ BAKEAREN IKERKUNTZARAKO ELKARTEA
GERNIKA GOGORATUZ BAKEAREN IKERKUNTZARAKO ELKARTEA
ESKAUTAK TREBEAK FEDERAKUNTZA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK
ESKAUTAK TREBEAK FEDERAKUNTZA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK
BAKEOLA, GATAZKETARAKO BITARTEKARITZA ZENTROA. EDE FUNDAZIOA
BAKEOLA, GATAZKETARAKO BITARTEKARITZA ZENTROA. EDE FUNDAZIOA
BACHUÉ, EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIARREN ELKARTEA
BACHUÉ, EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIARREN ELKARTEA
EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOA
EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOA
APSIDE, EUSKADIKO PSIKOPEDAGOGIA ELKARTEA
APSIDE, EUSKADIKO PSIKOPEDAGOGIA ELKARTEA
ALDARTE, GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEN ATENTZIO ZENTROA
ALDARTE, GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEN ATENTZIO ZENTROA
AIZAN, BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA
AIZAN, BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA
© 2018 Foro Derechos Humanos | Todos los derechos reservados | Creado por Notebuk
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Asumimos que lo aceptas, de lo contrario puedes desactivarlo si lo deseas.Acepto Leer más