Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzantzaren Elkarteen Foroak Hiroshimak eta Nagasakik jasotako bonbardaketa atomikoak gogoratu nahi ditu 70 urteurrenean. Bakea eta Giza Eskubideen alde diharduen Foro gisa, oraindik gaur egun munduko leku askotan errepikatzen diren sarraskiak salatuz.
Efemeride honetan Japoniar herriarekin elkartasuna adierazi nahi dugu, halaber, modu batera edo bestera edozein bortxakeri mota jasan dituzten herrialdeekin, Foro moduan egunero lan egiten Hiroshiman eta Nagasakin Bigarren Guda Mundialan gertatutakoa berriro ez errepikatzeko.
Gertakizun historiko hauek gogoratuz eta Hiroshima eta Nagasakiren biktimekin elkartasunean, Giza Eskubideen Foroak Bake Hezkuntzan eta Giza Eskubideen alde lan egitearen garrantzia azpimarratu nahi du, gertaera hauek berriro ez gertatzeko. Eta gure elkartasun solidarioa adierazi nahi diogu Hiroshima eta Nagasikasi-ko ikasleek munduan zehar 70. Urteurrenaren inguruan landutako Kids’ Guernica (http://www.kids-guernica.org/) ekimenari. Ekimen hauek beharrezko ekintzak bilakatzen dira Bake Kulturaren bidean.