Giza Eskubide eta Bake hezkuntzaren Foroak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen 1. Jardunaldiak antolatzen ari da ekainak 6-8rako (Bizikidetzarako 5 Eremuaren baitan). Bertan, elkartegintza, hezkuntza eta erakundeetatik bizikidetza, bakea eta giza eskubideen arloak nola lantzen diren aztertu, sakondu eta esperientziak partekatu nahi dira.
2016ko Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatuko diren lehenengo jardunaldi hauetan, egun bakoitzan eremu hauek landuko dira modu monografiko batean adituen eskutik, eta aldi berean praktika onen adibideak zagutuz
Lehenengo jardunaldia elkarteen eremuan bideratuta, finantziazio bilaketan edo fundraising, erreminta ezagutzearen garrantzia eta adibide arrakastatsuak agerian utziz edo baliabideen bilketa bide berri bat moduan asmorik gabeko elkarteentzat. (Giza Eskubide, Bakea eta GKE, etabarreko eremukoak)
Bigarren egunean, hezkuntza eremuan teknologia berrien eta sare sozialen garrantzia aztertuko ditugu, Bake Kultura eta Giza Eskubideak lantzeko tresna baliagarri gisa.
Azkeneko egunean erakunde publiko ezberdinek egindako ekimenak ezagutu eta partekatzeko eguna. Bertara Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, EUDEL eta udaletako arduradun politiko nahiz teknikoak gonbidatuak izango dira, bizikidetza planak edo eta bizikidetza lantzen dituzten beste ekimenak lantzeko, sortzeko eta garatzeko garrantzia azalduz