• Ronda s/n , 3ª planta, 48005 Bilbao
  • 688 801 7 94
  • foroasociacionesddhhypaz@gmail.com
  • Hasiera
  • Foroa
  • Erakundeak
  • Berriak
  • Ekintzak
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
  • Agenda
  • Komunikazioa
    • Buletinak
    • Prentsa-oharrak
  • Harremanetarako
  • Dokumentuak
  • OnLine ikastaroa
  • Castellano
  • Euskara
  • English

IKERTZE

07/10/2013

Aste honetan Ikertze aurkeztu nahi dizuegu, irabazi asmorik gabeko kultur elkarte pribatu bat da. 30 urte ditu eta hezkuntza proiektuak egiten ditu bertan.
1985. urtean hasi ziren San Telmo museoan ideia plastikoak landuz. Ondoren, disziplinartekotasuna garatu zuten hiritarren partaidetza prozesuak antolatuz. Bertan parte hartzen zuten taldeekin lan egiteko moduan adierazteko forma berriak txertatu zituzten.
Artea, zinea eta filosofia bere jardunean erabiltzen dituzten baliabideak dira.
Ikertzen tailer irekiak eskaintzen dituzte eta baita ere ikastetxeetan, museoetan eta hirian.
Hezkuntza proiektuak eta pertsonalizatutako bizikidetzarako programak egiten dituzte.
Aholkularitza zerbitzuak eta formazio ikastaroak eskaintzen dituzte gure hezkuntza programak landu nahi dituzten ikastetxe eta hezitzaileentzat.


Kurrikuluma 2010 – 2012
2010 – 2012
• ZINEA IKASGELAN I
Lehen Hezkuntza. Zinema metodo didaktiko eta hezitzaile bezala aurkezten zaigu programa honetan eta helburua baliabide hau arte objektu bezala deskubritzea da. Partaideek onartutako kalitate zinematografikoa duten pelikulak ikusi eta zinemaren baliabide teknikoak ikertu eta ezagutuko dituzte.
• ZINEA IKASGELAN II eta III
Lehen hezkuntza. Bigarren hezkuntza. Neska mutilek laburmetrai bat egingo dute sorkuntza prozesu guztian parte hartuz: Gidoia idatzi, filmaketa prestatu, filmatu, laburmetraia editatu eta soinua ipini.
• EZINTASUN INTELEKTUAL ETA FISIKOAK DITUZTEN PERTSONEI ZINE IKASTAROA ATZEGIREKIN ELKARLANEAN
Zine ikastaro praktikoa. Ariketa zinematografikoak egin eta taldeko pertsonen errealitatearekin lotuta egongo den laburmetrai bat fimatuko dugu.
• KULTUR EKINTZA TABAKALERAN, IRUDIARENTZAKO GUNEAK.
Donostiako Neska Mutilen X. Entzunaldi Publikoak ‘kultura’ izan zuen lanerako gai. Prozesuaren barnean, ikus-entzunezko tailer batzuk egin genituen Tabakaleran eta gazteek beraien iritzi eta proposamenak filmatu zituzten kamerak, argiak, travellinga, etab. erabiliaz.
• GAZTETXOEN ELKARTEARENTZAT ZINE TAILERRA
Uda eta zinea. Laburmetrai bat sortzeko beharrezko diren urrats guztiak ikasi eta filmatu: gidoia idatzi, filmaketa, edizioa eta soinua jarri.
• ELKARRIZKETAK IKASGELAN, BIZIKIDETZARAKO GUNEA
Lehen hezkuntza. Programaren helburua bizikidetza eta partaideen arteko errespetua lantzea da haurrentzako filosofiaren kurrikulumeko materialen irakurketatik abiatuta sortzen diren elkarrizketen bidez.
• KALEAN USO ETXEAN OTSO
Bigarren hezkuntza: 3. DBHtik abiatuta.Emakumeen aurkako tratu txarrak saihestu eta prebenitzeko programa; indarkeria matxistaren arazoa abiapuntu izanik, pertsonen arteko tratu eta errespetuaren inguruko gogoeta egiten da.
• ZEIN TRATU EMATEN DIOGUN ELKARRI ETA NOLA ERLAZIONATZEN GAREN
Bigarren hezkuntza: 1. eta 2. DBH. Laburmetrai desberdinak ikusi ondoren taldeko elkarrizketa parte hartzaile eta eraikitzaileari ekingo diogu. Programaren bukaera aldera, gazteek esperientzi zinematografiko bat izango dute, “Lumière minutu” baten grabaketan parte hartuz.
• BIZIKIDETZARAKO PROGRAMA
“Bizikidetza guztion artean eraikiz” programa tutoretza saioetan txertatzeko, lehen hezkuntzako irakasleekin formakuntza eta jarraipena.
• DONOSTIAKO NESKA MUTILEN IX ETA X. ENTZUNALDI PUBLIKOAN AHOLKULARITZA LANA
Auzoak eta herritarren partaidetza sailetik sustatua, programa honek neska mutilen ahotsa eta iritziak udal politiketan txertatzea du helburu.
• DONOSTIA EZAGUTU-REN ANTOLAKUNTZA ETA EDUKIEN DISEINUA
Kutxako Gizarte Ekintzako Gaztetxoen Elkartetik sustatua, udan egiten den kultur aisialdirako programa honetan kulturak eta kirolak bat egiten dute eta 1000 haur inguruk parte hartzen dute.
• IRUN EZAGUTU-REN ANTOLAKUNTZA ETA EDUKIEN DISEINUA
Kutxako Gizarte Ekintzako Gaztetxoen Elkartetik sustatua, udan egiten den kultur aisialdirako programa honetan kulturak eta kirolak bat egiten dute; jarduerak, gure hiriko historia ezagutzen lagunduko diguten pista jokoetatik kirol eta kultur guneetako tailerretara doaz.
• ZINEMA, FILOSOFIA ETA PSIKOLOGIAREN LAGUNTZAREKIN KONPETENTZIETAN HEZI
BIGARREN HEZKUNTZA. Erlazionatzeko arazoak dituzten ikasleak dituzten ikastetxeetara zuzendua, programa honetan, zinema, filosofia eta psikologia jarrerak zuzendu eta bizikidetza eta ikasgelako integrazioa errazteko baliabideak dira.
• IKASKETARAKO GUNEAK ZENTRO TERAPEUTIKOETAN
Programak patologia psikiatrikoak eraginda jarrera arazoak dituzten gazteekin zinea baliabide terapeutiko bezala erabiliz lan egitean datza.
• LAGUNAK EGITEN
Ezintasun intelektuala eta autonomia maila altua duten pertsonengana zuzendua, programa honek harreman pertsonalak erraztu eta lagunak egitea ditu helburu.
• IKASTETXEA ETA GURE HIRIKO GIZARTE ERREALITATE DESBERDINAK
BIGARREN HEZKUNTZA. Ikasleak sentsibilizatu eta gure hiriko errealitate sozial desberdinak bertatik bertara ezagutzeko programa. Neska mutilek, funtsezkoak ez diren
gauzak funtsezkoak direnetatik bereizten ikasiko dute eta beraien bizitzen eta egiten dituzten ekintzen kontzientzia eta ardura izaten.
• KONTSULTA PROZESU PARTE HARTZAILEA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurtzaro eta Gazteria Zuzendaritza Orokorrak sustatua, 4 ludoteka eta 2 ikastetxeetan kontsulta aurrera eraman zen haurren iritziak jaso eta Haurtzaroaren Balio Anitzeko Zerbitzuan txertatzeko.
• TXALUPAGILLENE PLAZAN TAILER IREKIAK
Proiektu bati amaiera ematen diogun bakoitzean, tailerra Txalupagillene plazara ateratzen dugu auzokideei doako parte hartzea eskainiz, eta Lugaritz Kultur Etxeko erakusketak ikustera gonbidatuz. Tailer hauek larunbata goizetan egin ohi ditugu.
• ESKOLAZ KANPOKO TAILERRAK IKERTZEN
Artearekin jolastuz, 4tik 12ra urte bitarteko haurrentzat, talde txikietan lan egiteko eskaintzen dugun programa da. Gure helburua neska mutilei komunikatzeko modu desberdinak bilatzen laguntzea da, eta bide honetatik, beraien sorkuntza sustatzea.
• ESKOLAZ KANPOKO PLASTIKA LANTEGIAK IKASTETXEETAN
Artea eskolan, eskolako arte plastikoetako programa osatzen duen eskaintza da eta haurrek ikastetxean duten denbora librean kokatzen da. Helburua, parte hartzaileak artearen munduan motibatzea da, esperimentatuz, hausnartuz, jolastuz, mintzatuz, eta batez ere, dibertituz.

Aurreko Kurrikuluma

Azkenengo berriak eta ekintzak

Artículos relacionados

17/06/2021

Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten


Leer más
24/05/2021

MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO


Leer más
26/04/2021

Deialdia: murriztu dezagun gastu militarra · Defendatu ditzagun jendea eta planeta


Leer más

(Castellano) Buscar…

Recent Posts

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA

(Castellano) Facebook

(Castellano)

Foro de Asociaciones de Educación en DDHH y por la Paz de Euskadi

(Castellano) Twitter

(Castellano) Tweets por @ddhhypaz

Azken Ekintzak

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten
    17/06/2021 12:13
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO
    24/05/2021 10:50
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA
    24/05/2021 10:41

Azken Berriak

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten 17/06/2021
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO 24/05/2021
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA 24/05/2021
  • Deialdia: murriztu dezagun gastu militarra · Defendatu ditzagun jendea eta planeta 26/04/2021
  • Urtarrilak 30. Indarkeriarik Gabeko eta Bakearen Eguna. Afaloste+AfalosteON aurkepena 30/01/2021

Erakundeak

(Castellano) EMIGRADOS SIN FRONTERAS
(Castellano) EMIGRADOS SIN FRONTERAS
ONGIZATE
ONGIZATE
MOVILTIK
MOVILTIK
EMIGRAD@S SIN FRONTERAS
EMIGRAD@S SIN FRONTERAS
MUJERES DE COLORES Asociación
MUJERES DE COLORES Asociación
(Castellano) BAKETIK. Procesos de transformación con sentido ético
(Castellano) BAKETIK. Procesos de transformación con sentido ético
OSAGINEZ-Crecer en Salud Elkartea
OSAGINEZ-Crecer en Salud Elkartea
AMEKADI
AMEKADI
(Castellano) BIZIGAY. Asociación para la diversidad y libertad sexual
(Castellano) BIZIGAY. Asociación para la diversidad y libertad sexual
GEUZ. GATAZKA ERALDATZEKO UNIBERTSITATE-ZENTROA
GEUZ. GATAZKA ERALDATZEKO UNIBERTSITATE-ZENTROA
FERNANDO BUESA FUNDAZIOA
FERNANDO BUESA FUNDAZIOA
ZINHEZBA KULTUR ELKARTEA
ZINHEZBA KULTUR ELKARTEA
UNESCO ETXEA. EUSKAL HERRIKO UNESCO ZENTROA
UNESCO ETXEA. EUSKAL HERRIKO UNESCO ZENTROA
MÚSICOS SOLIDARIOS SIN FRONTERAS ELKARTEA
MÚSICOS SOLIDARIOS SIN FRONTERAS ELKARTEA
JESUS MARIA LEIZAOLA ELKARGOA
JESUS MARIA LEIZAOLA ELKARGOA
ITAKA ESCOLAPIOS FUNDAZIOA
ITAKA ESCOLAPIOS FUNDAZIOA
IKERTZE KULTUR ELKARTEA
IKERTZE KULTUR ELKARTEA
GERNIKA GOGORATUZ BAKEAREN IKERKUNTZARAKO ELKARTEA
GERNIKA GOGORATUZ BAKEAREN IKERKUNTZARAKO ELKARTEA
ESKAUTAK TREBEAK FEDERAKUNTZA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK
ESKAUTAK TREBEAK FEDERAKUNTZA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK
BAKEOLA, GATAZKETARAKO BITARTEKARITZA ZENTROA. EDE FUNDAZIOA
BAKEOLA, GATAZKETARAKO BITARTEKARITZA ZENTROA. EDE FUNDAZIOA
BACHUÉ, EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIARREN ELKARTEA
BACHUÉ, EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIARREN ELKARTEA
EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOA
EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOA
APSIDE, EUSKADIKO PSIKOPEDAGOGIA ELKARTEA
APSIDE, EUSKADIKO PSIKOPEDAGOGIA ELKARTEA
ALDARTE, GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEN ATENTZIO ZENTROA
ALDARTE, GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEN ATENTZIO ZENTROA
AIZAN, BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA
AIZAN, BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA
© 2018 Foro Derechos Humanos | Todos los derechos reservados | Creado por Notebuk
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Asumimos que lo aceptas, de lo contrario puedes desactivarlo si lo deseas.Acepto Leer más