• Ronda s/n , 3ª planta, 48005 Bilbao
  • 688 801 7 94
  • foroasociacionesddhhypaz@gmail.com
  • Hasiera
  • Foroa
  • Erakundeak
  • Berriak
  • Ekintzak
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
    • Ekintzak – Foro Derechos Humanos
  • Agenda
  • Komunikazioa
    • Buletinak
    • Prentsa-oharrak
  • Harremanetarako
  • Dokumentuak
  • OnLine ikastaroa
  • Castellano
  • Euskara
  • English

Lokarri

30/09/2013

Logo Lokarri cast_eusk txiki

Aste honetan Lokarri aurkeztu nahi dizuegu, erakunde sozial, beregaina eta plurala dena, bakearen eta Euskal Herriko bizikidetasunaren eta normalizazioaren alde diharduena. Erakunde berriaren izenari dagokionez, garbi dago bere esanahia: «aldeak elkartzeko balio duena». Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko herritarren gehiengoaren borondatea islatu nahi duen konpromiso horri lotuta datoz herritarren sare honen eginkizuna, proiektua eta izena bera ere.


ZEREGINA

Hamahiru urteko bere ibilbidean, Elkarriren eginkizun nagusia hauxe izan zen: indarkeriarik eza bultzatzea, eta, horrekin batera, giza eskubideak, inor baztertzen ez duen elkarrizketa, aniztasuna, alderdien arteko mahaia eta
printzipio demokratikoak sustatzea. Eskakizun horien gaineko bermerik ez dago oraindik, baina politikoki eta sozialki gauzatutzat jo daitezke jada, bake prozesuaren ondare finkotzat. Gizartearen gehiengoak indarkeriarik ezaren, elkarrizketaren eta alderdien mahaiaren alde erakutsi duen borondateak eragin du, hain zuzen, gaur egungo egoera, adiskidetzearen atarikoa alegia. Hori oinarritzat hartuta, adiskidetzea eta berradiskidetzea dira orain gure gizartearen lehentasunak.

• Adiskidetzeari dagokionez, akordio zabala eta plurala behar du, gizarteak herri kontsultaren bidez berresteko modukoa. «Adiskidetze desiragarria» deituko genioke horri. «Nahitaezko adiskidetzea», berriz, honako hau litzateke: gizarteak berak, zuzen-zuzenean, esku hartu beharra gertatzea, egoera guztiz blokeatuta dagoelako edo prozesua etengabe hondatzen ari delako.
• Berradiskidetzeak adiskidetzea eskatzen du, baita iraganaren azterketa kritikoa egitea, biktima guztiei dagokien ordaina ematea eta desberdintasunak onartzea ere. Horren guztiaren beharra dugu normalizazio politikoa erdietsi eta elkar errespetatuz eta giza duintasuna errespetatuz bizitzeko.

Adiskidetzearen eta berradiskidetzearen oinarrizko betebeharra sozial eta politikoki inor ez baztertzea da. Atzera begiratzen baldin badugu esan dezakegu Elkarrik, elkarrizketaren bidez, edukiz hornitu zuela bakearen borroka. Lokarrik aldeak elkartzeko balio behar du, bazterketarik gabe eta garaile eta garaiturik gabe, konponbide prozesuan. Lokarriren eginkizuna beraz aldeak elkartzeko balio duena izatea da, zehatzago esanik, akordioaren, herri kontsultaren eta berradiskidetzearen proposamena batasun eta integrazio sozial eta politiko faktore bihurtu.

Eginkizun honen ezarpena bi modu desberdinetan zehaztuko luketen bi egoera hipotetiko hauekin aurki daiteke:
• Hipotesi positiboa: bake prozesuak aurrera egiten badu, Lokarriren eginkizun nagusia honako hau litzateke: akordio anitzaren, herri kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko gizartearen gehiengoaren nahia modu integratzaile batean bideratzea.
• Hipotesi negatiboa: egoerak txarrera egiten badu, Lokarriren eginkizuna honela defini genezake: konponbide prozesu bat hondatzen ez uztea. Horretarako, krisia gainditzeko proposamen integratzailea egin behar diogu gizarteari. Zuzenekoa, berariazkoa, demokratikoa eta erabakigarria izan behar du proposamenak.
Erakunde berriaren izenari dagokionez, garbi dago esanahia: aldeak elkartzeko eragin behar dugu. Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko gizartearen gehiengoaren nahia islatu nahi duen konpromiso horri lotuta datoz gure eginkizuna, proiektua eta herritarren sare honen izena. Hiru hilean behin, mobilizazio berezi bat deituko du Lokarrik, gizarteari mezu hori erabaki politikoen eszenatokian etengabe present egon dadin.

PRINTZIPIOAK

Hasiera hasieratik hartzen dituen hiru konpromiso hauekin bat datoz Lokarriren printzipioak:

• Indarkeriarik eza: bizitza eta giza eskubideak dira irizpide etiko nagusi eta eztabaidaezinak. Inolako helburuk ez du justifikatzen giza duintasunaren aurkako bitartekorik erabiltzea. Inonlako salbuespenik gabe errespetatu behar dira oinarrizko eskubide eta askatasunak, bai norberarenak, bai kolektiboak.
• Inor baztertzen ez duen elkarrizketa eta aniztasuna dira bizikidetasunaren oinarri. Etengabeko elkarrizketa eta integrazio ahalegina eskatzen ditu gure gizartearen aniztasunak. Bizikidetasunerako funtsezko printzipio dira aldebakartasunik eza, akordioa eta itunak egitea.
• Herriaren nahia eta printzipio demokratikoak aintzat hartzea da politikagintzaren oinarrizko araua. Inoren betorik eta inposiziorik gabe erabakitzeko gaitasuna eta borondatea baditu gure gizarteak, bide demokratikoak bakarrik erabiliz betiere. Borondate hori aintzat hartu behar dute politikariek, eta lege arauetara bideratu.

LEHENTASUNAK

Lokarriren helburu nagusia da akordio plurala eta herri kontsulta bultzatzea da, horiek baitira gure gizarteak eskatzen eta behar duen
adiskidetzearen ardatzak. Lehen helburu horrekin bat egiten dute beste hiru hauek ere:
• berradiskidetzea prestatzen laguntzea, diskurtso eta proposamen integratzaileak defendatuz,
• bake prozesuan herritarren partaidetza sustatzea eta erraztea,
• eta orain arte lortutakoari eustea: indarkeriarik eza eta elkarrizketa, berauek baitira adiskidetzearen atariko baldintzak.

Lokarriren azkenengo berriak hemen

Artículos relacionados

17/06/2021

Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten


Leer más
24/05/2021

MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO


Leer más
26/04/2021

Deialdia: murriztu dezagun gastu militarra · Defendatu ditzagun jendea eta planeta


Leer más

(Castellano) Buscar…

Recent Posts

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA

(Castellano) Facebook

(Castellano)

Foro de Asociaciones de Educación en DDHH y por la Paz de Euskadi

(Castellano) Twitter

(Castellano) Tweets por @ddhhypaz

Azken Ekintzak

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten
    17/06/2021 12:13
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO
    24/05/2021 10:50
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA
    24/05/2021 10:41

Azken Berriak

  • Bizikidetza lantzen. Elkarrizketa eta bizikidetza bultzatu zuten gizarte zibilaren ekimenetatik ikasten 17/06/2021
  • MINDFULNESS ETA GUPIDA GIZARTE ERALDAKETARAKO 24/05/2021
  • “SEXU- eta GENERO ANIZTASUNAGATIKO (SGA) GORROTO DELITUAK, BEGIRADA OROKOR BAT” ONLINE FORMAKUNTZA TAILERRA 24/05/2021
  • Deialdia: murriztu dezagun gastu militarra · Defendatu ditzagun jendea eta planeta 26/04/2021
  • Urtarrilak 30. Indarkeriarik Gabeko eta Bakearen Eguna. Afaloste+AfalosteON aurkepena 30/01/2021

Erakundeak

(Castellano) EMIGRADOS SIN FRONTERAS
(Castellano) EMIGRADOS SIN FRONTERAS
ONGIZATE
ONGIZATE
MOVILTIK
MOVILTIK
EMIGRAD@S SIN FRONTERAS
EMIGRAD@S SIN FRONTERAS
MUJERES DE COLORES Asociación
MUJERES DE COLORES Asociación
(Castellano) BAKETIK. Procesos de transformación con sentido ético
(Castellano) BAKETIK. Procesos de transformación con sentido ético
OSAGINEZ-Crecer en Salud Elkartea
OSAGINEZ-Crecer en Salud Elkartea
AMEKADI
AMEKADI
(Castellano) BIZIGAY. Asociación para la diversidad y libertad sexual
(Castellano) BIZIGAY. Asociación para la diversidad y libertad sexual
GEUZ. GATAZKA ERALDATZEKO UNIBERTSITATE-ZENTROA
GEUZ. GATAZKA ERALDATZEKO UNIBERTSITATE-ZENTROA
FERNANDO BUESA FUNDAZIOA
FERNANDO BUESA FUNDAZIOA
ZINHEZBA KULTUR ELKARTEA
ZINHEZBA KULTUR ELKARTEA
UNESCO ETXEA. EUSKAL HERRIKO UNESCO ZENTROA
UNESCO ETXEA. EUSKAL HERRIKO UNESCO ZENTROA
MÚSICOS SOLIDARIOS SIN FRONTERAS ELKARTEA
MÚSICOS SOLIDARIOS SIN FRONTERAS ELKARTEA
JESUS MARIA LEIZAOLA ELKARGOA
JESUS MARIA LEIZAOLA ELKARGOA
ITAKA ESCOLAPIOS FUNDAZIOA
ITAKA ESCOLAPIOS FUNDAZIOA
IKERTZE KULTUR ELKARTEA
IKERTZE KULTUR ELKARTEA
GERNIKA GOGORATUZ BAKEAREN IKERKUNTZARAKO ELKARTEA
GERNIKA GOGORATUZ BAKEAREN IKERKUNTZARAKO ELKARTEA
ESKAUTAK TREBEAK FEDERAKUNTZA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK
ESKAUTAK TREBEAK FEDERAKUNTZA, EUSKALERRIKO ESKAUTAK
BAKEOLA, GATAZKETARAKO BITARTEKARITZA ZENTROA. EDE FUNDAZIOA
BAKEOLA, GATAZKETARAKO BITARTEKARITZA ZENTROA. EDE FUNDAZIOA
BACHUÉ, EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIARREN ELKARTEA
BACHUÉ, EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIARREN ELKARTEA
EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOA
EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOA
APSIDE, EUSKADIKO PSIKOPEDAGOGIA ELKARTEA
APSIDE, EUSKADIKO PSIKOPEDAGOGIA ELKARTEA
ALDARTE, GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEN ATENTZIO ZENTROA
ALDARTE, GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEN ATENTZIO ZENTROA
AIZAN, BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA
AIZAN, BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA
© 2018 Foro Derechos Humanos | Todos los derechos reservados | Creado por Notebuk
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Asumimos que lo aceptas, de lo contrario puedes desactivarlo si lo deseas.Acepto Leer más