2013ko abenduaren 17an
Lana izateko eskubidea, Greba egiteko eskubidea, etxebizitza duina, ura, osasuna, hezkuntza, elikadura egokia eta ingurumenerako eskubideak estatuek legez bete behar dituzten eskubideak izan daitezke Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren Hautazko Protokoloa indarrean sartu zenetik.
UNESCO Etxeak ‘Gure eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak erreklamatzeko tresnak’ Mahai ingurua antolatuko du abenduaren 17an, 18:00etan, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean (Aieteko Jauregia) Donostian.
1966an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna adostu zuen. Itunak eskubide horiek aitortu eta pixkanaka aplikatzera derrigortzen ditu estatu kideak, baina ez du betebehar hori legez exijitzeko mekanismorik jasotzen.
2013ko maiatzean, egoera hori aldatu egin zen, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren Hautazko Protokoloa indarrean sartzean. Nazioarteko itun horretan, itunak jasotzen dituen eskubideak urratuak izan zaizkiola adierazten duten pertsonek edo taldeek hori salatu
ahal izateko mekanismoak ezartzen dira, eta horri esker pertsona orok errazagoa du nazioarteko justiziara jotzea.
Hautazko Protokoloaren eta gure eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak erreklamatzea ahalbidetzen diguten bestelako tresnen inguruan eztabaidatze aldera, UNESCO Etxeak mahai-inguru bat antolatu du, parte-hartzaile hauek izango dituena:
Emilio Ginés, Torturaren Prebentziorako NBEren Azpibatzordeko kidea eta Giza Eskubideak Defendatu eta Sustatzeko Espainiako Elkarteen Federazioko presidentea.
Mikel Mancisidor, Nazio Batuetako Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea eta UNESCO Etxearen zuzendaria.
Arantza Chacon, Gasteizko SEADen Lagunen Elkarteko proiektuen arduraduna eta Garapen Bidean elkarteko kidea.