Donostia, 2015-ko irailak 21
Irailak 21, Giza Eskubide eta Bakea eta giza eskubideen Foroak bi urteko Lan Plana aurkeztu du komunikabideen aurrean.
Maria Eugenia Ramos-ek, asanbladan aukeratutako presidente berriak hurrengo bi urterako Foroko erronkak aurkeztu ditu. Horien artean bere elkarte kidei finantziazio- iturriak gehitzeko, formakuntza gehitzeko eta sare berriak lortzeko asmoarekin elkarraldi eta eremu desberdinetan parte hartzeko aukera zabalduko die. Halaber, ikerketak lantzako aukera emanez.
Bizikidetzarako 5 eremu ekimenarekin jarraituko dugu. Eremu hauek hausnarketarako eta, halaber, bizikidetzarako bakea eta giza eskubideen gaietaz elkarrekin lantzeko eremuak dira: Elkartze-Eremua, Hezkuntza Eremua, Udal Eremua, Eremu Politiko-instituzionala eta Hedabideen Eremua.
Beste urteotan bezala 2015-2015 bitartean giza eskubideak eta bakea lantzen dituzten Zuzendaritza eta Sailburuekin kontaktu instituzionalak jarraituko dira izaten.
Foroko Zuzendaritza Batzorde berria honako hau da.
Lan Planaren barne eta bera aurkeztu ondoren, Bizikidetzaren bost Eremuaren barne, Udal Eremuan kokatuta, Foroak azken10 urtetan udal eremuetan gizarte-erakudeek garatutako udal ekintzak aztertzen duen ikerketa aurkeztu du.
Jardunaldi irekia izan da EAEko, udal eremuan lan egiten dituzten teknikari eta politikariei zuzenduta batez ere.
Foroko Bizikidetza Batzordean azken urtean hausnarketa sakon bat egin dugu bizikidetza udal mailaren inguruan eta udal eremuak izan behar duen papera Bake kulturan eta Bizikidetza egoki baten bermakuntzan.
EAEko Bizikidetzarekin eta Giza Eskubideekin harremana dauzkaten Programak eta Ekimenak udal mailanjasotzen dituen ikerketakazken10 urtetan udal eremuetan gizarte-erakudeek garatutako udal ekintzak eta denboraldi horretan izandako eboluzioa aztertzea dauka helburu.
Halaber, Foroak 2011an argitaratutako “Udalerriak bizikidetzaren alde: EAEko udal ekintzarako jarraibide etikoak” dokumentuaren ezartze maila aztertu nahi dugu.
Urte bukaeran, mintegi bat antolatuko dugu, bizikidetza planak landu dituzten udalak ez ezik lantzen hasi nahi dituztenak ere inplikatuz. Mintegi honetan udalek berak edota etenik gabeko elkarteen laguntzarekin landutako praktika onen adibideak aurkeztuko dira.
Nazio Batuak aurtengo Nazioarteko Bake Eguneko gaia “bakerako elkartasunak, duintasuna guztientzat” izatea erabaki du. Talde sozialak (gobernuak, antolatuta dauden gizarteak eta ez daudenak eta gainerako talde sozialak).
Zentzu honetan Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzareen Elkarteen Forotik azpimarratu nahi dugu bizirik ateratzeko gudako izugarrikerietatik ihes egiterakoan herrialdien aldetik eta batzutan ere hiritarren aldetik zailtasunak aurkitzen dituzten milaka errefuxiatuekin baterako lanaren garrantzia.Bakerako eta guztien duintasunarako Elkartasunak eskatzen ditugu honelakoak berriro ere ez errepikatzeko. Jar gaitezen lanean koordinaturik, elkarlanean gizateriaren alde, kontzeptu hau era zabalean harturik