2012ko urtarrilaren 26an Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak topaketa oso berezia egingo du. Ekintza hori “Nola lagundu dezakegu elkarbizitza hobetzen Euskadin?” izeneko Open Space bat da. Horren bidez, gure etorkizuneko ildo estrategikoak definitu nahi ditugu zure proposamen, kritika eta ideiak kontuan hartuz.
Zuen erakundean parte hartzeko prest zaudeten eta datozen garai berrietarako erronkak elkarrekin diseinatzeko interesaturik zaudeten guztiak gonbidatu nahi zaituztegu.
Ekintza Bilborock aretoan egingo da, Bilbon, Mesedeetako kaia 1. Goizeko 9:00etan hasi eta 14:30ean amaituko da. Bertaratzen diren guztiei eskainiko zaizkie gosaria eta mokaduak egunean zehar topaketaren egoitzan.
Bertaratzeko asmorik baduzue asistentzia konfirmatzea eskatzen dizuegu urtarrilaren 16a baino lehen, Foroko idazkaritza teknikoarekin (Ziortza Bergara)
emaila erabiliz.
Ondoko galdera eta erantzunek adierazten dute zer den Open Space bat eta nola
funtzionatzen duen.
ðZer da Open Space bat? Orain arte ezagutu ez duzun zerbait da, guztiz desberdina!
Talde handien bilerak egiteko metodologia da Open Space, konpromisoan,
erantzukizunean, errespetuan, elkarrizketan, talde lanean, autogestioan eta
partekatutako lidergoan oinarritutakoa.
ð Zein da topaketaren programa? Zuk zeuk erabakitzen duzuna.
Parte hartzaile bakoitzak eguneko agendan sar dezake interesatzen zaion edo
kezkatzen duen edozein gai.
ð Zeintzuk dira aditu gonbidatuak? Zu eta biok.
Ez dago hizlaririk, mahai-ingururik, komunikaziorik, ezta power point aurkezpenik