Mintegia maiatzaren 14, 15 eta 16an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian
ZER DA BE PART BE PART Europako proiektua da, haren helburua da partaidetzako ekimenak eta Bizkaiko gazteen ahalduntzea garatzea Europa mailan eta tokian-tokian; horrez gain, gazteen arloko langileen prestakuntza eta lana hobetzea ere lortu nahi du. PROIEKTUAREN HELBURUAK Hauek dira proiektuaren helburuak: • Bizkaiko gazteen artean Europako herritartasun aktiboa sustatzea. • Bizkaiko gazteen artean ezagutza, ekintzailetasuna eta partaidetza sustatzea. • Gazteriaren arloan lan egiten duten eragileen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea. • Europan gazteriaren politiken posizionamendua eta Bizkaiko gazteriarena berarena hobetzea. PROGRAMA BERRITZAILEA Euskadin eta estatu mailan berritzailea eta parerik gabea den programa honek Europa mailan gazte-programen garapena sustatzea lortu nahi du, honako eragile hauen arteko lankidetzaren bidez: Europako Batzordea (Youth in Action), Europa mailan esperientzia eta tokian-tokian eragina duen gazte-erakundea (Kiribil Sarea), ibilbide luzea eta kaudimendun egitura duen fundazioa (Fundación EDE) eta gazte-politiketan eskuduntzak dituen erakunde publikoa (Bizkaiko Foru Aldundia): • Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko (Euskadi) Lurralde Historikoko gobernu-erakundea da, eta haren Gazteria eta Kirol arloko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gazte-politikak bultzatzen eta garatzen ditu lurralde historikoan. • EDE Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da; Bizkaiko gizarte-, kultura- eta hezkuntza-garapena lortu nahi du, eta horretarako, gizarte-interbentzioaren arloan lan egiten duten pertsona eta erakundeei zuzendutako programa eta zerbitzuak garatzen ditu. • Kiribil Sarea tokiko ekimen sozialeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen sarea da, eta udal arloan hezkuntza- eta gizarte-programen bidez komunitatea indartzeko lan egiten du.
PROIEKTUAREN EKIMEN EZBERDINAK Proiektuak datozen bi urteetan gazteei zuzendutako ekimen ugari biltzen ditu: • Gazte-trukeak (2014ko eta 2015eko uda). • Mintegiak. – Gatazkak konpontzea eta zatitutako gizarteak. – Gazteen enplegua eta hezkuntzako aisialdia. – Aisialdiko titulazioak Europa mailan. – Gazteen Partaidetzari buruzko Nazioarteko Prestakuntza. • Gazte Ekimena. Gazteen ahalduntzea eta partaidetza. • Europako Boluntariotzaren Zerbitzua.