Jarraian, Giza Eskubide eta Bake hezkuntzaren Elkarteen Foroak 2012 Fundazioa eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin batera antolatutako “Bizkidetzaren erronkak” mintegiaren programa aurkezten dugu.
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa 2007ko martxoan sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan lanean ari diren hainbat erakunde biltzen ditu. Herritarrengandik hurbil egon eta aniztasuna aintzat hartu nahi du bere lanean, beti ere bakearen kultura sendotzeko eta giza eskubidean sustatzeko asmoz.
Giza Eskubideen eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak topagune garrantzitsua ospatu zuen joan den urtarrilaren 26an, Bilbon. Hainbat elkarte, instituzio, unibertsitate eta abarreko ordezkari asko bildu ziren bertan, funtsezko galdera baten inguruan: Zertan lagun dezakegu Euskadiko bizikidetza hobetzeko.
Galdera hori ETAk jarduera armatua bertan behera uztea erabaki duenean heldu zaigu, hamarkada luzez indarkeriaren pean eta Giza Eskubideak
urratzen iragan ostean, Euskadik etorkizunari aurre egin behar dionean. Hain zuzen, galdera horri erantzuten edota, behintzat, erantzun horretarako lehen hurbilpena egiten ahalegindu ziren topagune hori osatu zuten eztabaida-taldeak.
Joan den urtarrilean abian jarritako hausnarketa bateratuari jarraipena emateko asmoz, Giza Eskubideen eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak beste mintegi bat antolatu zuen azaroaren 22an hezkuntza, gizarte, hedabide eta udal esparruetako ordezkariek, Euskadiko bizikidetzari buruzko eztabaidan sakontzeko.
Zehazki, esparrua bakoitzean, bizikidetza demokratiko eta baketsua eskuratzeko bidean norberak dituen erantzukizunak, eta topatzen dituen zailtasun eta beharrak lantzeko
Era berean, mintegiak proposamenak egiteko tokia ere izan nahi du. Eztabaidatutako gai eta egindako proposamen guztiak plazaratu, eta esparru honetan eginkizun erabakigarria duten instituzio eta erakundeei helaraziko dizkie Erakundeen Foroak.