“Bizikidetza: Zuengandik ikasi, elkarrekin hobetu” izenarekin Bizikidetzareko 5 Eremuen Hezkuntza Eremua izan zen Atzo Bilboko Eskolapiosen . Euskal Herriko hezkuntza eremuko 20 profesional baino gehiago bildu ziren elkarbizitzaren inguruan hitzegiteko.
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak, Gernikako Bakearen Museoa eta Unesko Etxearen laguntzaz, jarraitutasuna ematen dio Bizikidetzarako 5 Eremuei hezkuntza eremu honen bitartez.
Etorritako Ikastetxeko ordezkariek bizikidetzari buruz dauzkaten esperientziak partekatu zituzten eta gaiaren ildotik, Bizikidetza Planak aztertu ziren baina, halaber, egunorokoak, kezkantzen zaizkien gaiak eta landu nahi dituztenak.
Foroak topaketaren inguruan izandako helburua guztiz beteta gelditu zen atzo; irakasleen partehartze aktibo eta dinamikoa eman zen, elkarrekin ikasi eta hobetuz.