Agenda

  • Guia_CAS-1

    Irailak 21, Bakearen Nazioarteko Eguna

    When: September 21, 2017 all-day

    Prentsa Oharra GIZA ESKUBIDE ETA BAKE HEZKUNTZAREN ELKARTEEN FOROAK BAKEA, BIZIKIDETZA ETA GGEE ARLOKO BALIABIDE GIDA AURKEZTEN DU Gaur irailak 21, Bakearen Nazioarteko eguna dela eta, http://www.un.org/es/events/peaceday, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak gida bat aurkezten du. Katalogo honetan, Foroko elkarte ezberdinek Bakea, Bizkidetza eta Giza Eskubideen arloan eskaintzen dituzten baliabide didaktiko, eskuhartze programa, hezkuntza arloko baliabideak nahiz bibliografikoak aurkezten dira. Gida honekin, modu grafikoan eta errazean, Foroaren partaide ...

    Irakurri gehiago »

Azken ekintza

Berriak

Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideak I. Jardunaldiak

imagen-jor-jun-2016-ca

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak antolatu ditu ekainak 6-8rako (Bizikidetzarako 5 Eremuaren baitan). Bertan, elkartegintza, hezkuntza eta erakundeetatik bizikidetza, bakea eta giza eskubideen arloak nola lantzen diren aztertu, sakondu eta esperientziak partekatu dira. 2016ko Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatu ziren lehenengo jardunaldi hauetan, Elkarteen Eremua, Hezkuntza Eremua eta Udal Eremua  landu ziren modu monografiko batean adituen eskutik, eta aldi berean praktika onen adibideak ezagutuz. Aurkezpenak Bideoak Irakurri gehiago »

Prentsarako deialdia Foroak Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu Prentsa aurrekoa: Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak Noiz: Ostirala, maiatzak 27 Ordua: 9:30etatik-10:00etara Non: Bolunta-ko 8. gelan (Ronda kalea z/g Bilbo- 3. solairua) Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak elkartegintza, hezkuntza eta erakundeen arloan dihartuten Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen Lehenengo Jardunaldiak aurkeztuko ditu Prentsa aurreko baten bitartez. Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatuko dira lehenengo jardunaldi hauek. Egun bakoitzean eremu hauek landuko dira modu monografiko batean adituen eskutik, halaber, praktika onen adibideak ezagutuz Gaikako Saioak Lehenengo jardunaldian Elkarteen Eremuan oinarrituta finantziazio bilaketa edo fundraising-a burutzeko erremintak ezagutu eta arrakastatsuak izan diren adibideak landuko dira. Bigarrenean, egungo Heziketan ematen diren kontraesan eta erronkak identifikatzen saiatuko gara. Eta hirugarren jardunaldian, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EUDEL erakundeen eta Udalen ordezkariek bizikidetza planak eta arlo honekin lotura duten bestelako ekimenak aurkeztuko dituzte. ———————————————————————————– Informazioa eta izen-emateak: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroarekin kontaktatu 688 80 17 94 edo foroasociacionesddhhypaz@gmail.com www.foroderechoshumanos.org/eus —————————————————————————————————————— Irakurri gehiago »

Scroll To Top