Itaka-Eskolapioak fundazio bat da, eskolapioen orden erlijiosoak eta senidego eskolapioek sortu eta bultzatuta.
Gizartean txartoen dauden pertsonen heziketaren alde egiten dute, belaunaldi berriei euren ekarpenik onena arduraz ekarraraziz, mundua eraldatu eta etorkizun hobea prestatzeko, Hezkuntza biderik onena dela uste bait dute.
Gaztelaniaz
Itaka uhartera ailegatzea da gure ametsa. Itaka ez dago inolako mapetan, baina marinel oro gidatzen duen uhartea da. Nahiz eta hartara ailegatu ez, bidaia ederra da. Bide lagunez fidatzen dira, baita bere helmugara ailegatzeko posibilitateaz ere. Hor Jainkoaren beraren presentzia sentitzen dute.
Itaka-Escolapioak fundazioa 2001eko martxoaren 9an jaio zen, Itaka elkartea (1.985) eta aurreko beste erakunde batzuk sendotuz, baita 1.597an Calasanzek hasitako eskolapioen lana ere.
Gaur
egun eskolapioen zazpi barrutik osatzen dute fundazioa, baita Orden berak ere, bere Kongregazio Orokorraren bitartez. Horretaz gain lau senidegok parte hartzen dute, lankidetza esparru eta maila desberdinekin,.
Bere erakundearen misioa bultzatzeko beharrezkotzat jotzen dute lehentasunak zehaztea.
Gaur egun munduan zehar zabaltzen ari dira, eta bere proiektuak ugaltzen. Aldi berean krisi egoeran gaude, eta nazioarteko harremanetan alde handiak daude. Marko honetan kokatzen dute bere 2.011-2.012 plan estrategikoa
Plan estrategikoa